Kultura Departamentuak Gabriel Celaya Nazioarteko VI. Poesia Saria eman du, Poesiaren Eguna dela-eta

Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Departamentuak Gabriel Celaya Nazioarteko VI. Poesia Saria aurkeztu du Poesiaren Nazioarteko Egunean. Gainera, Poesialeku izeneko atal berri bat aurkeztu da Koldo Mitxelena Kulturunearen webgunean eta Xabier Lete Nazioarteko VII. Poesia Sariaren deialdia. Gaur goizean Gipuzkoako Foru Aldundian egindako prentsaurrekoan parte hartu dute Goizane Álvarez Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol diputatuak, Luisa Isabel García Meriño aurtengo Gabriel Celaya sariaren irabazleak eta Patxi Presa Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Sustapeneko arduradunak.

2024/03/21