Mendaro sarbide eraberritua

Eider Mendoza Gipuzkoako diputatu nagusiak, Enetz Ezenarro Mendaroko alkatearekin batera, GI-3821 errepideko Deba ibaiaren gaineko zubi berritua bisitatu du gaur; udalerriarentzat funtsezko azpiegitura bat, non berriki birgaitze integralerako lanak amaitu diren. Horri esker, bidezubia erabat modernizatu ahal izan da, altzairuzko habe metalikoekin indartuz, jatorrizko eraikuntzaren gaineko lan-karga arindu delarik. Gainera, espaloiak bi metrotara zabaldu dira, oinezkoentzako irisgarritasuna eta segurtasuna nabarmen hobetuz, eta segurtasun estandar zorrotzenak betetzen dituzten eusteko sistema homologatuak ere jarri dira.

2025/01/09