Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako departamentua, zumaiako udaletxearen eskaerari erantzunez, Lurraldebuseko zerbitzuak indartu ditu Zumaiako San Telmoak direla eta

Azahara Domínguez, Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatua: "Asteburu honetan Zumaian ospatuko diren San Telmoko jaiak direla eta, larunbat honetan, apirilaren 6an, gaueko zerbitzuak jarriko dira UK49 linean (Zumaia-Donostia) 00:00etan, 01:00etan, 02:00etan, 03:00etan, 04:00etan, 05:00etan eta 06:00etan Zumaia eta Orio artean, beharren arabera. Era berean, UK46 (Zumaia-Zestoa) indartuko da arratsaldean zein gauean, dauden beharren arabera”

2024/04/05