2025·11·28


Gipuzkoako KOOP motako energia komunitateen topaketa Natur Klima eraikinean

2024 urtean Gipuzkoako EEKK guztientzako irekia izan zen bilkuraren ondoren, eta orduan hala erabakita,  EK motaren arabera taldez talde antolatutako hainbat bilera egin dira 2025 urtean zehar. Kooperatiba motako EEKK elkartu dituen topaketa azaroaren 20an egin da GFAko Jasangarritasun Departamentuak, OTC-GEEB bulegoaren eskutik, antolatua.

Monica Pedreira Trantsizio Ekologikoko zuzendariak 10 kooperatibetako ordezkariei ongietorria egin ondoren, departamentuko teknikarien eskutik energia berriztagarrien kooperatiben inguruko datu eguneratuak eskaini eta OTC-GEEB Bulegoak martxan jarritako pobrezia eta generoaren inguruko azterlanen lehen ondorioak azaldu ziren.

Saioaren bigarren zatian elkarrizketa eta iritzi-elkartrukea gailendu ziren eta finantza-erakundeen laguntzen bilaketa, GFAren dirulaguntzen hurrengo edizioan egon daitezkeen aldaketak eta Ogasunarekin egindako fiskalitatearei buruzko kontsultak, besteak beste, izan ziren mintzagai. BEZaren ordainketa eta dirulaguntza jaso aurretik fakturak ordaindu beharrak eragiten duen tesoreria arazoa izan ziren etorritakoen aldetik nabarmendu ziren kezka nagusienetarikoak.

Eta interesezkoak zaizkien gaien artean aipagarriena izan zen EEKKek bateria jartzeko aukeraren inguruko informazioaren beharra eta bateria duten komunitateak nola ari diren ezagutzeko gogoa. Datorren urteko bilerei begira EEKKen intereseko gai zehatzen inguruko monografikoak antolatzea hobetsi zen.