Menu nagusira joan Eduki nagusira joan

Trantsizio Ekologikoa

TRANTSIZIO EKOLOGIKOA

Trantsizio Ekologikoko Zuzendaritza Nagusia Jasangarritasun Departamentuaren barruan dago. Gipuzkoako gizartea ekonomia berde baterako trantsizioan laguntzea du helburu. Helburu horrekin, etengabe bilatzen du lankidetza gizarteko sektore guztiekin.

Jasangarritasuna eta klima-aldaketaren aurkako borroka esparru gisa hartuta, beren programek lehentasunezko erronkak bezain garrantzitsuak jorratzen dituzte: energia-eraginkortasuna eta energia berriztagarriak, baliabide guztiei balioa emango dien ekonomia zirkularra, bizikletaren eta bizikleta-bideen erabilera eta garraio kolektibo publikoarekiko intermodalitatea eguneroko mugikortasun jasangarri baterako, ingurumena lehengoratzea eta lurraldearen funtzionaltasun ekologikoa eta erresilientzia zaintzea, naturarekin konektatzeko hezkuntza eta sentsibilizazioa, zaborgune sakabanatuen prebentzioa eta zuzenketa, eta gure hondartzak eta itsasertza zaintzea eta gozatzea.

Ingurumen Administrazioa

Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritzak txostenak egiten ditu prozedura hauen barruan: planen eta proiektuen ingurumen-ebaluazioa eta jarduera sailkatuaren lizentziaren ebaluazioa. Era berean, enpresa-inbertsio batzuek ingurumena hobetzen laguntzen dutela ziurtatzen du, eta Garapen Jasangarriaren aldeko jarduerak diruz laguntzen ditu.

Obra Hidraulikoak

Obra Hidraulikoen Zuzendaritzak ur-hornidurako eta herrien saneamenduko proiektuak eta obrak garatzen ditu, gainazaleko eta lurpeko urei dagozkien baliabide hidraulikoen kalitatea eta kantitatea monitorizatzen ditu, eta, era berean, ibaiak lehengoratzeko lanei ekiten die, presa zaharrek eta presa txikiek gure ibaietan eragindako zatiketa murrizteko.

Lorem ipsum dolor sit amet, consectetur adipiscing elit. Aenean eu ipsum lobortis, faucibus justo sit amet, scelerisque mauris. In eu ultricies metus. Vestibulum ut posuere augue, eu...
2026·03·30 800 metroko tarte berriak 1,5 milioi euroko inbertsioa izango du, eta Irun eta Donostia arteko bizikleta-loturan aurrera egiteko aukera emango du. ...
2026·03·27 Topaketa erreferentea da bizikleta bidezko mugikortasunean, eta Europa osoko eragileak bilduko ditu, hiri osasungarriago, inklusiboago eta...
Lorem ipsum dolor sit amet, consectetur adipiscing elit. Aenean eu ipsum lobortis, faucibus justo sit amet, scelerisque mauris. In eu ultricies metus. Vestibulum ut posuere augue, eu...
2026·03·26 Naturklima Klima Aldaketa Fundazioak eta Aldundiaren foru-eraikinak argiak itzaliko dituzte Planetaren Orduan, ekimen global honekin bat eginez. José Ignacio Asensio:...
2026·03·23 Oarsoaldeko hogei eragile sozial baino gehiago, ekonomiko eta instituzionalek parte hartu dute eskualdeko BateraLabs herritarren partaidetzarako...
Jarduketa horri esker, basogune degradatu bat berroneratu ahal izan da, espezie aloktonoak kenduz, landaredi autoktonoa berreskuratuz eta Floreaga eta Atano auzoak lotzen dituen bide berri bat...
Garapen jasangarriko helburuak AGENDA 2030 ETA GARAPEN JASANGARRIKO HELBURUAK 2015eko irailean, 193 herrialdek 2030 Agenda deritzona onartu zuten NBEko Batzar Orokorrean. Agenda horrek Garapen...
2026·03·18 Jarduketak 39.660 euroko inbertsioa izan du, eta aukera eman du Ihurre Garaian hektarea erdiko eremu degradatu bat berroneratzeko, bide berri bat...