Albisteak
Gipuzkoako albisteak
2025/06/06
IngurumenaJasangarritasun Departamentuak 28.500 euro bideratuko ditu jasangarritasunaren eta ekonomia zirkularraren arloko prestakuntza sustatzeko.
2025/06/13
MugikortasunaApirilaren 28tik ekainaren 4ra 7.580 bidaia egin dira Donostiarako norabidean, eta 8.443 Zumarraga-Legazpi norabidean
2025/06/13
IngurumenaGipuzkoako Foru Aldundiak hitzarmena sinatu du lurraldeko hamar garapen agentziekin, energia berriztagarriak, eraginkortasun energetikoa eta pobrezia energetikoaren aurkako borroka tokiko eta partaidetzazko ikuspegitik sustatuko dituzten energia planak bultzatzen jarraitzeko.
2025/06/16
KulturaGipuzkoak berriz ere dantza egingo du Dantz Point-en erritmoan: sei herri eta data baieztatu dira 2025erako
2025/06/16
IngurumenaGipuzkoako Foru Aldundiak iragarri du 2030era arte kudeatuko dituela instalazioak, eta 2027an 88 udalerrietara iristeko helburua ezarri du.
Lur-jausiek eta eguraldi gogorrek hainbat errepide kaltetu dituzte; garbiketa lanak etengabe ari dira egiten, eta segurtasuna da une honetako lehentasuna.
2025/06/13
GazteriaGazteria Departamentuak Kirol Egokituaren Gipuzkoako Federazioaren esku jartzen du Hondarribako aterpetxea. "Inklusioan eta aukera-berdintasunean aurrerapausoa da, Gipuzkoako gazte guztiek uda aberasgarri, autonomo eta esperientzia ahaztezinez gozatzeko aukera izan dezaten", azpimarratu du Goizane Alvarez, Kultura eta Gazteria diputatuak.
Diputatu nagusiak Tolosaldea eta Goierri bisitatu ditu egoeraren jarraipena eta galeren balorazioa egiteko. Foru Aldundiak lan-mahai bat aktibatu du uholdeak eragindako herrietako alkateekin, beharrezko neurriak abian jartzeko.
GI-2130-A, GI-2131 eta GI-2133 errepideak ireki dira. GI-3371 errepidea Gaintzan eta GI-3071 errepidea Altzo-Azpirako sarbidean itxita jarraitzen dute.
2025/06/24
IngurumenaJapan Community Power Association erakundeak Naturklima bisitatu du, energia komunitateen Gipuzkoako eredua ezagutzeko, ezagutzen trukea indartzeko eta energia trantsizio globalean aurrera egiteko.
2025/06/24
Diputatu NagusiaLarunbat eguerdian, hilak 28, Donostiako Alde Zaharra hartuko dute gipuzkoar dantzariek, ‘Gipuzkoa ezpata-dantzan’ ekimenean. Erakunde ekitaldi nagusia uztailaren 5ean egingo da Tolosan; soka-dantzak lotuko ditu Eider Mendoza diputatu nagusia, BNetako presidente Xabier Ezeizabarrena eta gipuzkoar alkateak
Euskadiko balio ekologiko handieneko hezeguneetako bat da; mehatxatutako flora- eta fauna-espezieak bizi dira bertan, eta uretako hegaztiak migratzeko gune estrategikoa da. Ekainean hasi eta udazkenean amaitzea aurreikusten den proiektuaren helburua da 2,5 hektarea padura berreskuratzea, itsasaldien dinamika naturala berrezarriz estuarioan.
2025/06/24
Ekonomia SustapenaGipuzkoako 14 enpresaz osaturiko ordezkaritzak, aukera berriak aztertuko ditu Mexikon eta bertan jada ezarrita dauden Fagor Arrasate, Irizar, Danobat, ULMA edo GH Cranes bezalako enpresa erreferenteekin elkartuko da. Ekimenak, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Ganbera buru dituela, aliantzak sustatu nahi ditu funtsezko sektoreetan, hala nola automobilgintzan, aeronautikan eta industria aurreratuan.
2025/06/25
Gizarte PolitikaZaintzen Tokiko Ekosistema estrategiak 18 udalerri aktibo eta 7.900 onuradun baino gehiago ditu gaur egun Gipuzkoan.
2025/06/25
AzpiegiturakAldundiak, Eusko Jaurlaritzak, Ertzaintzak eta Irun eta Hondarribiko udalek lehen koordinazio-bilera egin dute, aurreko urteetan afekzioak nabarmen murriztu dituzten neurriak mantendu eta indartze aldera
2025/06/24
GobernantzaGobernu Kontseiluaren erabakiak
2025/06/25
OgasunaGaur Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu da pertsona fisikoen errentaren gaineko zergen araudia aldatzen duen foru dekretua. Lan-errentamenduetatik ateratako atxikipenen taula berria uztailaren 1etik aurrera sartuko da indarrean.
2025/07/30
Ekonomia SustapenaCDL-Donostia zentroak bat egingo du nazioarteko CDL Quantum programarekin, eta adimen artifizial (AA) kuantikorako eta hizkuntza naturalaren prozesamendurako CDL AA korronte bat jarriko du abian; alde batetik, IBMren System Two ordenagailu kuantiko iritsi berria osatzeko eta, bestetik, teknologia sakonak Europan merkaturatzeko nodo gisa Gipuzkoaren ekimena haziarazteko.
2025/08/22
GobernantzaParte hartzeko epea irailaren 1etik 30era egongo da zabalik, eta 18 urtetik gorako pertsonei zuzenduta dago, argazkilari zaleei zein profesionalei. Lehiaketaren gaia ‘Ekin. Zaindu. Bizi’ da: Gipuzkoak herritar guztientzako ongizatearekin, zaintzarekin eta bizitza osoarekin duen konpromisoaren isla da.