Anton Abadiaren biografia euskaratu eta berrargitaratu dute Aldundiak eta Elkar argitaletxeak lankidetzan
Euskarara eta frantsesera ekarri dute Iñigo Sagarzazu Altunak 1997an plazaratutako ‘Abbadie. El sabio y su tiempo’. Abadia Sariaren 25. edizioa dela eta sustatu dute berrargitalpena, geografo, hizkuntzalari eta euskaltzale “gogoangarriaren biografia honen kalitatea” aitortuz
