2025eko Kirolgalak Gipuzkoako kirolaren ospakizun handi bihurtu du Tabakalera
Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura eta Kirol Departamentuak Gipuzkoako kirolaren urte historikoa markatu duten lorpenak, ibilbideak eta balioak aitortu ditu.
Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura eta Kirol Departamentuak Gipuzkoako kirolaren urte historikoa markatu duten lorpenak, ibilbideak eta balioak aitortu ditu.
Landagunea eta hirigunearen arteko elkargune den topaketa azaroaren 27an izango da Kursaalean. Elsa Punset idazle, filosofo eta dibulgatzailea izango da zortzigarren edizio honetan
Aurten, bisitariek zuzeneko birziklatze-laborategi bat esperimentatu ahal izango dute lehen aldiz Sutargiren eskutik, eta Gipuzkoako materialen lehen liburutegia den Materiategi LabNK kontsultatu ahal izango dute.
Jardunaldian 150 parte-hartzaile baino gehiago elkartu dira, adituen, erakundeetako ordezkarien, enpresen eta Gipuzkoaren etorkizunean interesa duten herritarren artean. Komunitatearen, lehiakortasunaren eta garapen inklusiboaren inguruko esperientzia eta analisia partekatu dute Stephan Garellik (Lausanako Unibertsitatea), Josu Ferreirok (UPV/EHU), Sarah Chaytorre (University College London) eta ORKESTRAko eta Deustuko Unibertsitateko ordezkariek
AuzoEkin ekimenak, Gipuzkoako Foru Aldundiak "ADINBERRI-HARIAK" deialdian finantzatutakoak, boluntarioak bilatzen ditu fenomeno hori prebenitzeko sare komunitario bat aktibatzeko Hondarribian. Proiektuaren helburua da nahi ez den bakardadeak kalteberatasun egoeran dauden adinekoen osasunean eta ongizatean duen eragin negatiboa aztertzea eta arintzea.
Azahara Domínguez diputatuak amaiera eman dio ostegun honetan 2025 honetako azken hitzorduari. Hondarribian, turismoak gure hirietan duen eraginari heldu dio. Klima aldaketak gure kostaldean dituen ondorioak, Donostiako Easo bide hondartzan irekitako aukera edo etorkizuneko Gipuzkoa izan dira aurten jorratu diren beste gaiak
Gipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasun Departamentuak eta Eusko Jaurlaritzak, Uraren Euskal Agentziaren bidez, sustatutako jarduerak 2,7 milioi euroko inbertsioa dakar, eta xede du Debagoieneko mugikortasun jasangarriagoa egitea, zein saneamendu integrala hobetzea.
Jasangarritasun Departamentua da edizio berri honen buru. Asteak hezkuntza, berrikuntza eta konpromiso soziala uztartzen dituzten hamaika jarduera ditu, azaroaren 21etik abenduaren 1era bitartean, lurraldeko hainbat tokitan.