Albisteak
Gipuzkoako albisteak
2025/11/10
KirolakGipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura eta Kirol Departamentuak eta Congreso Mujeres y Deporte elkarteak antolatu dute ekitaldia, eta azaroaren 28an eta 29an estatuko eta nazioarteko 30 hizlari eta erreferente baino gehiago bilduko ditu Aquariumean.
2025/11/11
GobernantzaGobernu Kontseiluaren erabakiak
2025/11/12
IngurumenaProgramak 23 neurri jasotzen ditu, osasuna, landa-ingurunea eta natura-ondarea babesteko egutegiarekin eta aurrekontuarekin.
2025/11/17
IngurumenaAkordioak urrats berri bat ezartzen du bi erakundeen arteko lankidetzan, enpresa txiki eta ertainei jasangarritasunaren eta lehiakortasunaren arloko Europako arau-esparrura egokitzen laguntzeko.
Euskadiko balio ekologiko handieneko hezeguneetako batean egin dira leheneratze-lanak; mehatxatutako flora- eta fauna-espezieak daude bertan, eta uretako hegaztiak migratzeko gune estrategikoa da. Ekaina eta urria bitartean egindako lanek inguruko eremuetan uholdeen arriskua murrizten laguntzen dute. 2026ko udaberrian LIFE-Humedales proiektuaren akordioa sinatzea aurreikusten da, paduraren berreskurapenean aurrera egitea eta inguruko biodibertsitatea hobetzea ahalbidetuko duena, eta, aldi berean, eremuaren uholde-arriskua 11 zentimetro murriztea espero da.
2025/11/14
Gizarte PolitikaEuropean Social Networkek (ESN) Gipuzkoako Foru Aldundia saritu du ‘Gizarte Zerbitzuetan Sektore Publikoaren Lankidetzari Saria’ emanez, Zaintza HerriLab estrategiagatik; lurraldean zehar zaintza arloan bultzatu den lankidetza-lanari egindako aitortza da saria. Aitorpen honek balorean jartzen du Gipuzkoak gobernantza partekatuaren eta sare-lanaren eredua sustatzeko duen gaitasuna, zaintzak ikuspegi komu-nitario batetik indartzen dituen eredua. Zainketa eta Gizarte Politikako diputatu Maite Peñak nabarmendu du sariak aitortu egiten duela estrategiaren helburua: ongizatea hobetzea, etxean egoteko aukera sustatzea eta Gipuzkoako zaintza-sarea zabaltzea.
2025/11/14
Ogasuna2025eko lehen hamar hilabeteetan 579 milioi gehiago bildu dira, 2024ko aldi berarekin alderatuta.
2025/11/17
AzpiegiturakGI-3520 errepideko jarduketak ibilgailuen abiadura motelduko du, galtzada altxatuko da eta espaloiak handituko, pilotalekuaren eta Ostatuaren ingurua babesteko.
2025/11/18
OgasunaGipuzkoa da hiru Foru Arau hauek onartzen dituen lehen lurraldea, onarpen honekin urrats esanguratsua eman da lurraldeko autogobernu ekonomikoan. Talde multinazional eta nazionalen zerga osagarriaren onarpenarekin, gainera, Gipuzkoak beste pauso bat eman du nazioarteko fiskalitatearen esparruaren integrazioan.
2025/11/18
GobernantzaGobernu Kontseiluaren erabakiak
2025/11/18
Gizarte PolitikaPlaza berriak ituntzeko aurrekontua 236.573,53 eurokoa izango da, eta hasie-rako iraupena lau urtekoa, zortzi urtera arte luza daitekeena. Zainketa eta Gizarte Politiketako Departamentuaren Mapak ezartzen du 1.553 plaza berri sortuko direla 2030era arte, eta horietatik gutxienez 757 adi-nekoentzako egoitza zentroetarako izango direla, lurralde-estaldura orekatua eta herritarren beharrekin bat datorrena bermatuz.
2025/11/19
GobernantzaHautaketa-prozesuak gehienez ere hiru urteko epean argitaratuko dira, foru bozeramaileak aurreratu duenez.
2025/11/14
TurismoaAzahara Domínguez diputatuak kanpaina hau aurkeztu du eta azaldu du honen helburua dela oporretan turismo-jarduera bultzatzea, goi-denboralditik kanpoko eskualde guztietan bisitari-fluxu orekatua sustatuz, eta ostatuen, tokiko saltokien eta gure lurraldeko baliabide turistikoen inguruan jarduera ekonomikoa sortzea sustatuz
2025/11/24
MugikortasunaAzahara Domínguez diputatuak jakinarazi duenez, abenduaren 1etik aurrera, eguneko lehen espedizioak hamar minutu lehenago aterako dira Hondarribitik (7:00etan ordez 6:50etan), ospitaleko langileek txanda-aldaketara garaiz iristeko aukera izan dezaten
Gipuzkoako Elikagai Bankuak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak 19 enpresa eta erakunde laguntzaile aitortu dituzte elikagaiak alferrik galtzearen aurkako konpromisoagatik.
2025/11/21
Lurralde OrekaAintzira Zarauzko Inurritzako babes bereziko eremu batean dago. Hegazti askorentzat atseden, elikadura eta ugalketa gune da. Aldundiak eremua klima aldaketaren eraginetatik babesteko lanak egiten hasiko da.
2025/11/21
Bizikidetza eta Giza EskubideakJardunaldiak ikerketa akademikoa eta memoria bizia konbinatu ditu Gipuzkoako Elizak diktaduran izan zuen papera berrikusteko, mugarri historiko batetik abiatuta: 1960ko 339 euskal apaizen gutuna.
2025/11/21
Lurralde antolaketaAzahara Domínguez diputatuak jakinarazi duenez, inbertsio horri esker, Udalak mantentze eta kontserbazio lanak egiten jarraitu ahal izango du espazio hauetan: Lonja plaza eta estalkia; La Herrerako biltegien estalkia; Hospitalilloko kaia; San Pedroko kaia; Torreatze-Ondatxo-Puntas eremua; eta Bizkaia plaza.
2025/11/13
KirolakGipuzkoako Foru Aldundiko Kultura eta Kirol Departamentuak Gipuzkoako kirolaren urte historikoa markatu duten lorpenak, ibilbideak eta balioak aitortu ditu.
Landagunea eta hirigunearen arteko elkargune den topaketa azaroaren 27an izango da Kursaalean. Elsa Punset idazle, filosofo eta dibulgatzailea izango da zortzigarren edizio honetan