Albisteak
Gipuzkoako albisteak
Irune Berasaluze foru bozeramaileak nazioarteko komunitateari eskatu dio irmotasuna blokeo humanitarioaren aurrean eta elkartasuna gatazkaren biktimekiko. Horrela, Gipuzkoak bakearen, justiziaren eta giza eskubideen balio unibertsalekiko konpromisoa berretsi nahi du
2025/07/30
IngurumenaTarte berriak 4,15 kilometro izango ditu, horretarako Foru Aldundiak 2,8 milioi euroko inbertsioa egingo du eta Eusko Jaurlaritzak 4 milioi euro inguruko, eta Gipuzkoan mugikortasun eredu bidezkoago, osasungarriago eta jasangarriago baterantz aurrera egitea ahalbidetuko du.
2025/07/28
Lurralde Oreka2023 eta 2024 artean, % 22,6 igo zen xede horretara bideratutako zenbatekoa, abeltzaintza ekologikoari lotutako larreak eta belardiak asko hazi zirelako.
2025/07/28
IngurumenaGipuzkoako Foru Aldundiaren Jasangarritasun departamentuak abian jarritako 80.000 euroko dirulaguntzari esker, Irungo Udalak 6.765 euro jasoko ditu hiriko babesleku klimatikoen sarea abian jartzeko. Udalaren babesleku klimatikoen sareak askotariko 30 espazio biltzen ditu dagoeneko: irisgarriak dira, eta herritarrei erosotasun termikoa eskaintzen diete, muturreko tenperaturei aurre egiteko.
2025/07/29
Mugikortasuna● Azahara Domínguez diputatuak jakinarazi duenez, "datorren astelehenetik aurrera, abuztuaren 4tik aurrera, Lurraldebusen E30 lineari beste espedizio batzuk gehituko dizkiogu. Linea horrek zuzenean lotzen ditu Donostiako autobus geltokia eta Hondarribiko aireportua, aireportura iristen diren hegaldiekiko konexioa hobetzeko."
2025/07/24
MugikortasunaMugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatuak jakinarazi duenez, geltoki berri horiek E20 (Hondarribia>Donostia), E26 (Irun>Donostia N-I), E27 (Hondarribia>Donostia N-I) eta E77 (Hondarribia>Donostia gauez) lineei eragingo diete, eta Perrene auzoan kokatuta daude, Muebles Reyren aurrean (Hondarribirako norabidean) eta Errekalde bailaran, Euskotreneko geralekutik metro gutxira (Donostiarako norabidean), eta GI-636 errepidearen gainean jarri den oinezkoentzako pasabiderako sarbidea dute.
Urte luzez Joxe Miel Barandiaranen bizitokia izandakoan elkartu dira foru diputatuak. “Euskararen desafio zahar eta berriei elkarlanean ekiteko garaia da, elkar hartuz eta berrituz, aurrekoek egin zuten moduan” adierazi dute, Euskararen Nazioarteko Eguna 75. aldiz ospatzen dugun honetan
2024/12/09
Lurralde OrekaBasque Culinary Centerrek eta BSTK Basotik Fundazioak —basoen kudeaketa jasangarria bermatzea helburu duen Gipuzkoako Foru Aldundiaren erakundea— lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute, eta, haren bidez, Basque Culinary Centerrek 10 hektarea basoberrituko ditu 8 urteetan eta gastronomia jasangarriarekin harremana dute beste ekimen batzuk burutuko ditu.
2024/12/10
GobernantzaGobernu Kontseiluaren erabakiak
2024/12/12
IngurumenaEuskal Herriko Unibertsitateko Zuzenbide Fakultateko Jasangarritasun Gela ingurumen-zuzenbidearen arloko truke- eta prestakuntza-foro gisa aurkeztu da, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin lankidetzan.
Diputatuak eta alkateak herriko Lurraldebus zerbitzuarekin lotutako gaiak jorratu dituzte, baita naturarekin, ezagutzarekin eta zaintzarekin lotutako baliabide turistikoak ere.
2024/12/12
TurismoaLarunbat honetan, 21 herritako ehun taberna eta jatetxek baino gehiagok pintxo herrikoi hau eskainiko dute euro bateko prezioan. Gilda Kofradiaren eta Pintxoaren arabera, ostalaritzaren parte-hartze handiena duen Gipuzkoako ekitaldi gastronomikoa da.
2024/12/11
Gizarte Politika• Gipuzkoako Foru Aldundia Quality Innovation Award (QIA) sariaren nazioarteko finalista izan da eta estatu mailan irabazle izendatu dute, Zaintza HerriLab estrategia berritzaileagatik. • Euskalitek antolatutako Kudeaketa Aurreratuaren Euskal Sariaren galan izan da errekonozimendua, eta adinekoen arreta hobetzeko tokiko zaintza-ekosistemen garapenari egindako ekarpena azpimarratu da bertan.
2024/12/11
OgasunaAldundiak 58 milioi euro gehiago bildu ditu urrira arte, 2023ko aldi beraren aldean
2024/12/12
Gobernantza• Irune Berasaluze foru bozeramaileak “erabateko penaz” hartu du ezker abertzalea, herritarren ongizatean onura duten adostasuna bilatu baino, beste alderdiei betoak jartzen aritzea. • Datorren urteko partidetan ia 30 milioiko hobekuntzak proposatu dizkio foru gobernuak EH Bilduri, 2025erako Nafarroan lortutakoaren bikoitza eta Araban lortutakoaren hirukoitza.
2025/01/13
TurismoaAzahara Domínguez Madrilera joango da datorren astean, sektore horretan Estatuko azokarik garrantzitsuenean Gipuzkoak duen eskaintza turistikoa erakusteko. Oiassoko termak eta Irungo Irugurutzetako labeak, Geoparkeko Bira ibilbidea, Urola Kostako turismo-marka berriaren aurkezpena, Zumarragako Hauspoa eta tunela proiektua eta Hiruma eskualdeaz gaindiko proiektua izango dira aurtengo edizioan sustatuko diren turismo-erakarpenak. Horrez gain, diputatuak Gipuzkoako turismo eredu berria azalduko du Madrilen.
2025/01/10
Diputatu Nagusia• 1025ekoa da Gipuzkoa (‘Ipuscua’) hitza jasotzen duen lehen dokumentu idatzia: urte hartan Gartzia Azenariz izeneko jaunak Olazabaleko Salbatore monasterioa (egungo Altzon) eman zion San Juan de la Peñako zenobioari. • ‘Ipuskoa. Izanetik izena 1025-2025’ lemapean, milagarren urteurreneko egitarau zabala ari dira prestatzen lurraldeko herri erakundeak; haren berri eman dute gaur Eider Mendoza diputatu nagusiak, Xabier Ezeizabarrena Batzar Nagusietako presidenteak eta Xabier Olano Altzoko alkateak.
2025/01/14
Ingurumena87.000 euroko inbertsioarekin, proiektuak erriberaren egonkortasuna hobetzen du, biodibertsitatea sustatzen du eta putzuen eratzea ekiditen du, Hernaniko biztanleei eta ingurune naturalari mesede eginez.