2025eko Ondarearen Europako Jardunaldietan parte hartzea
Ondare industrialaren eraikuntza: mapak eta planoak
- 245

Aurten ere, Gipuzkoako Artxibo Orokorretik Ondarearen Europako Jardunaldietan parte hartu nahi izan dugu. Jardunaldi hauen helburua ondarea balioan jartzea eta ezagutzera ematea da.
'Ondarea eraikitzen 'lelopean, Gipuzkoako Artxibo Orokorrean erakusketa birtual bat antolatu dugu 'Ondare industrialaren eraikuntza: mapak eta planoak'izenburupean.
Erakusketa birtualea sartzeko esteka honaka da: https://www.gipuzkoa.eus/eu/web/kultura/kartoteka
Erakusketa honetan gure artxiboan gordetzen ditugun makinariaren, fabriken eta proiektuen plano eta mapa ezberdinak ikusi ahal izango ditugu, baita Gipuzkoako Probintziako Artxibo Historikoan (Oñati) gordetzen diren beste asko ere.
Gipuzkoako Probintziako Artxibo Historikoko gure lankidea den Garazi Garaiok elkarrizketa bat eskaini du honi buruz, hurrengo estekan entzun eta ikus daitekena: https://hablaradio.com/gipuzkoa-en-perspectiva-planos-y-dibujos-de-los-siglos-xvii-al-xx/