Donostiako 19 Giza Eskubideen Zinemaldiaren prentsaurrekoa

Donostiako 19 Giza Eskubideen Zinemaldia apirilaren 1etik 8ra ospatuko da eta Ukraina eta Oroimen historikoa izango ditu hizpide, besteak beste.

-ren irudia
 Donostiako 19 Giza Eskubideen Zinemaldiaren prentsaurrekoa

Victoria Eugenia antzokian ospatu den prentsa aurrekoan Eneko Goia, Donostiako alkatea, Ion Gambra, Foru Aldundiko Giza Eskubide eta Kultura Demokratikoko zuzendaria, José Miguel Beltrán, Donostia Kulturako zine arloko zuzendaria eta gizarte eragilean egon dira.

Donostiako 19 Giza Eskubideen Zinemaldia apirilaren 1etik 8ra ospatuko da eta Ukraina eta Oroimen historikoa izango ditu hizpide, besteak beste.

"The Man Who Sold His Skin" (2020) Kaouther Ben Hania zinemagile tunisiarraren filmak irekiko du jaialdia, eta "Mali Twist" (2021) Robert Guédiguian marseillar beteranoarenak itxiko du astebete geroago.

Guztira, 24 film luze eta 16 labur proiektatuko dira jaialdian, eta azken egunean, Victoria Eugenia antzokian, EFA Abidin Kaid Saleh – Mendebaldeko Saharako Ikus-entzunezko Prestakuntza Eskolak sari berezia jasoko du.

Informazio gehiago jaso ahal duzue jaialdiaren webgunean