Biztanleria jaio den lurraldearen arabera Gipuzkoako biztanleriaren osaerak honako ezaugarriak ditu:
Iturria: EUSTAT. Biztanleriaren errolda (2018). Grafikoa: Soziolinguistika Klusterra
Gipuzkoako populazioaren % 10,3 osatzen dute (73.922pertsona) jatorri atzerritarreko biztanleek. 164 estatu desberdinetan dute jatorria, baina biztanle-kopuru handiena 20 estatutatik dator (Maroko, Errumania, Nikaragua, Kolonbia, Honduras, Portugal, Ekuador…); 20 lurralde horietan jatorria dutenek mila biztanletik (hiztun) gorako hiztun-taldeak osatzen dituzte. Eta, alderantziz, 130 jatorri-estatutatik datoz kopuru txikiko 120 hizkuntza inguruko hiztun-taldeak.
Kudeaketaren ikuspegitik mila biztanletik (hiztun) gorako hiztun-taldeak eta kopuru txikiagoak dituztenak bereiztea interesgarria da, nahiz eta, tokian tokian, bereizketa horrek egokitzapenak eskatuko dituen.
2. Grafikoa. Jatorri atzerritarreko biztanle-portzentajea jatorri-lurraldearen arabera (kopuru absolutuak eta %). Gipuzkoa (2018)
Iturria: EUSTAT. Biztanleriaren errolda (2018). Grafikoa: Soziolinguistika Klusterra
Jatorri atzerritarreko biztanleriaren artean gehiengo handiaren jatorrizko lurraldearen estatu-hizkuntza gaztelania da (jatorri atzerritarreko % 40,9 osatzen du talde horrek: 30.264 pertsona); jatorri-estatu hauetan dute abiapuntua: Nikaragua, Kolonbia, Ekuador, Honduras, Argentina, Dominikar Errepublika, Peru, Kuba, Bolivia, Venezuela… Kasu horietan, gaztelaniaz ia biztanle guztiek hitz egiten dute, nahiz eta oso kontuan izan behar den beste hizkuntza bat(zuk) ere hitz egin dezaketela. Hizkuntza horien presentzia ezagutzea eta ezagutzera ematea mapa honen xedeetako bat da.
Jatorri atzerritarreko populazioaren artean hiztun-kopuru handiko hizkuntzak honakoak dira:
3. Grafikoa. Euskal Herritik kanpoko jatorria dutenen hizkuntza-aniztasuna (hiztun potentzialak). Gipuzkoa (2018)
Iturria: EUSTAT. Biztanleriaren errolda (2018). Grafikoa: Soziolinguistika Klusterra
Gipuzkoan 120 hizkuntza inguru daude 1.000 hiztun baino gutxiago dituztenak.
Hizkuntza horiek honakoak dira, besteak beste: