Ogi-apurra

Albiste guztiak - izenburua

Gipuzkoako albisteak

Custom Filter

tik
ra

Category Facet

Category Facet

Bilaketaren emaitzak

20

2021/05/28

Berdintasuna

Gipuzkoako Foru Aldundiak, erakunde adierazpen honen bitartez, pasa den asteburuan Zumaian gertatutako sexu erasoa irmoki salatu eta arbuiatu nahi du. Foru erakundeak, aldi berean, elkartasun osoa eta babesa eskaini nahi dizkio sexu erasoa pairatu duen emakumeari, nahiz haren gertuko lagun eta senitartekoei.

2021/05/21

Berdintasuna

Emakumeen kontrako indarkeriaren aurrean erantzun publikoa emateko Gipuzkoako protokolo instituzionalari jarraituz, Foru Aldundiak bat egiten du Urnietako Udalak erasoa gaitzesteko argitaratu duen adierazpenarekin .

14 eta 16 urte bitarteko Gipuzkoako gazteen artean euskarazko edukien lanketa, hedapena eta kontsumoa sustatzeko egitasmo berritzailea abiarazi da, hezkuntza sarearekin elkarlanean.

Egoitza berrian 7.160.000 euroko inbertsioa egingo da, eta obrak egiteko epea 22 hilabetekoa izango da.

Gipuzkoako Foru Aldundiak “desadostasun irmoa” adierazi du, EAEko Auzitegi Nagusiak Irungo Udaltzaingo zerbitzurako ezarritako hizkuntza eskakizunak bertan behera uzteko epaiaren aurrean.

Gipuzkoako diputatu nagusiak babes lerro berriaren berri eman du Erantzunkide Sarearen jardunaldi batean, non enpresetako kontziliazio neurrietan Covid-19ak izan duen eragina aztertu den.

Egitasmo honen bidez, hizkuntza-teknologiek ematen dituzten aukerak baliatzen dira udaletan euskara sustatzeko. Etorkizuna Eraikiz GipuzkoaLab dirulaguntza-deialdiaren barnean gauzatu da UdalHiztek proiektua.

Gipuzkoak lehiakortasunaren eta kohesioaren alde egiten duen apustua aldeztu du, eta hemen Europari ekarpena egin diezaiokeela esan du.

2021/04/30

Berdintasuna

'Gladyssaria.eus' webgunean izena eman ahalko hautagaiek, baita hautagaiak izendatu nahi dituzten hirugarren pertsonek ere, ekainaren 18a bitarte. Saridunek 3.000 euro jasoko dituzte.

Foru Aldundiaren babesarekin, Intxorta 1937 Kultur Elkarteak lurralde osoan garatuko du azterlana.

Diputatu nagusiak Elkar Ekin Lanean 2021-2023 estrategia aurkeztu du; datozen hiru urteetan, bazterkeria arriskuan edo egoeran dauden pertsonentzako 3.500 lanpostu berriren sorrera bultzatzea du xede.

Markel Olano diputatu nagusia Etorkizuna Eraikizeko zazpi erreferentziazko zentroetako zuzendariekin elkartu da gaur goizean.

2021/04/24

Berdintasuna

Elkartasun osoa eta babesa erasoa jasan duen emakumeari

Diputatu nagusiak eskertu du erakundeak burutzen duen lan sozial eta komunitario "handia".

Markel Olano diputatu nagusiak Teknikerren instalazioak bisitatu ditu Eibarren eta zentroaren azken aurrerapen teknologikoen berri izan du.

Umeen garatze-une ezberdinetara egokitutako lau ikus-entzunezko ezberdin garatu eta hezitzaileen eskura jarri ditu Berdintasuneko foru zuzendaritzak; ‘Pausso’ izenburupean, 2020ko Aurrekontu Irekietan herritarrek lehenetsitako proiektuetako bat da.

Plan ekonomiko berriaren bidez, laguntzak eta neurri fiskalak ezarriko dira pandemiak gehien erasandako sektoreei laguntzeko eta lurraldeko enpresen lehiakortasunerako eraldaketa indartzeko.

Aldundiak egindako azterlan batek adierazten du emakume gehiagok hartzen dituztela diru-sarrerak galtzea dakarten baimenak eta gizonek gehiago erabiltzen dituztela soldatan eraginik ez duten neurriak

Diputatu nagusiak Reala zoriondu du Kopako garaipenagatik, eta ospakizunetan arduraz jokatzeko deia egin du

Markel Olano diputatu nagusiak Kopako finalean lurraldea ordezkatuko duen Gipuzkoako bandera eman dio Realari.