Albisteak
Gipuzkoako albisteak
2023/03/24
MugikortasunaRafaela Romero Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako foru diputatuak Donostia eta Irun elkartuko dituen oinezkoentzako eta bizikletentzako bidearen informazio azterlana aurkeztu du gaur. Ia 10 kilometro luzeko azpiegitura horrek, Europako ardatza eta Atlantikoko korridorea konektatzeaz gainera, Donostialdea eta Bidasoa eskualdea ere lotuko ditu. Herritarrek luzaroan eskaturiko proiektu horrek mugikortasun erabilgarria eta segurtasuna lehenesten ditu. Lanak egiteko sei urte inguru beharko dira bidearen zortzi tarteetan, eta 22 milioi eurotik gora bideratuko dituzte.
Aldundiak erakunde arteko mahai bat jarri du abian indarkeria matxistaren aurreko arreta jorratzeko eta koordinatzeko; zazpi udal, mankomunitate bat, Eusko Jaurlaritza, Fiskaltza, Epailetza eta Abokatuen Elkargoak osatzen dute mahaia.
2023/03/23
MugikortasunaRafaela Romero Mugikortasun foru diputatua, saileko zuzendaria den Ander Iturrirekin batera, Errenteriako Don Bosco Lanbide Heziketako institutuan izan da gaur. Bertan, galdaragintza eta soldadurako gradu ertaineko ikasleek cargo social bizikleta elektrifikatuen hiru eredu berriak aurkeztu dituzte Gurpil Artea elkarteak bultzatutako proiektuaren barruan.
2023/03/23
IngurumenaAltza eta Intxaurrondoko 100 familia komunitate energetiko hiritar berriaren onuradun izango dira, Garberak plaka fotovoltaikoak instalatzeko utzi duen azalerari esker.
2023/03/23
IngurumenaPlanetako zenbait eremutan klimaren bilakaera eta paisaien eta bizitzaren hauskortasuna erakusten dira hirurogeita hamar irudi zirraragarritan.
2023/03/22
KirolakGipuzkoan, pertsona ez-aktiboen % 33 emakumeak dira, eta % 25 gizonak. EHUk eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Kirol Zerbitzuak egindako azterlanaren arabera, 30 eta 50 urte bitarteko emakumeak bereziki ez-aktiboak dira. Arrazoi nagusia denbora falta da.
2023/03/22
IngurumenaEitzagako ibarbidearen urbanizazio proiektuak gaur egun intubatuta dagoen erreka-zati bat azaleratuko du, ingurunea naturalizatuz eta ibarbidea ingurumenaren aldetik berreskuratuz.
2023/03/22
IngurumenaMartxoaren 28an, 19:00etan, Ordiziak GNAT Zinemako hirugarren edizioko filmetako bat proiektatuko du: “Fire of love”.
Lurraldeko 30 enpresatan proiektu pilotu bat gauzatzeko hitzarmen bat sinatu dute.
2023/03/22
MugikortasunaMugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako diputatuak, Rafaela Romerok, Oñatiko alkate Izaro Elorzak, Arrasateko alkate Maria Ubarretxenak eta Bergarako alkate Gorka Artolak hitzarmena sinatu dute gaur goizean, Gipuzkoako hiru herrien artean Lurraldebusen erabiltzaileentzako gune estrategikoa den San Prudentzioko nodo intermodala egokitzeko eta komuna jartzeko proiektuari ekiteko. Hitzarmenaren arabera, Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako Foru Departamentuak exekuzio-aurrekontuaren % 60 jarriko du, 222.000 euro guztira. Foru Aldundietatik aterako diren 133.000 euroez gain, gainerako % 40 hiru udalek ordainduko dute.
2023/03/22
Gizarte PolitikaGipuzkoako Gizartean Esku-hartzeko Etika Batzordeak prestatu du “Zuk jakitea nahi dut…” gida, zainketak errespetuz planifikatzen laguntzeko helburuarekin.
2023/03/22
AzpiegiturakApirilean lizitaziora aterako den eraikuntza-proiektuak zubibidea hobetuko du egiturari dagokionez, eta zabaldu egingo du, espaloiak barne.
2023/03/21
GobernantzaGobernu Kontseiluaren erabakiak
2023/03/21
Beste 1,8 milioi euro bideratuko ditu foru erakundeak Andoaingo N-I errepideko zubiaren birgaitze eta konponketa lanetara
2023/03/21
Kultura25.000 euroko beka da, jatorrizko lana sortu eta egiteko. Proiektu irabazleak balio demokratikoen eta gizartearen aurrerabidearen alde egin behar du.
José Ignacio Asensio Ingurumen diputatuak, Rafaela Romero Mugikortasuneko diputatuak eta Mikel Serrano Zumarragako alkateak gaur aurkeztu dute bizikletak elektrifikatzeko eta Zumarragan kargagailu elektrikoak jartzeko proiektu pilotua, udalerriko energia-komunitatearen (TEK) bidez energia berdea eta berriztagarria hornitzeko.
2023/03/21
IngurumenaMartxoaren 30ean, 19:00etan, Tolosan amaitutzat emango da Gnat Zinemaren hirugarren edizioa, "Ganado o desierto" Francisco Vaquerok zuzendutako film dokumentalaren aurre estreinaldiarekin.
2023/03/21
IngurumenaBidania-Goiatzen dago Reviglass, eta 38 urteko esperientzia du beirazko mosaikoak fabrikatzen %100 birziklatuak.
2023/03/21
IngurumenaIngurumeneko diputatu José Ignacio Asensiok, Mugikortasuneko diputatu Rafaela Romerorekin batera, xehetasunez ezagutu ahal izan du, Andoaingo alkate Maider Lainezekin batera, Lurraldebusek Buruntzaldean duen flotaren hibridazio sistemaren funtzionamendua. Sistema horrek, duela bi urte, autobus flota seguru, ekologiko, moderno eta garatuenetako bat jarri zuen udalerriko erabiltzaileen eskura.
2023/03/20
KulturaGosarian izan dira Biodonostia, Impact Hub, Aiala Ostalaritza Eskola eta Aspegiko ordezkariak, eta parte hartu duten proiektuen esperientziak kontatu dituzte.