AUTOBUSEKO TAILERRAK

  • NON: Gipuzkoako hainbat herritan.       
  • HIZKUNTZA: Euskara edo ingelesa (ikastetxeak aukeratuta).
  • ADINA: 11-14 urte.
  • NORK: Kode_eskola.
  • PREZIOA: Doan
  • TALDEAK: Gehienez, 16 umeko taldeak.
  • IZEN-EMATEA ETA HARREMANAK: 943 000 333 telefono-zenbakira deituta edo info@kode-eskola.eus helbidera idatzita. Sarrera librerako, ikasgela ibiltariaren standean.

 

Bideo-jokoak sortu tailerra 

Goizetan ikastetxeentzat bakarrik (11-12 URTE)

ZARAUTZ Martxoaren 15, 18, 19 eta 20ean, 12:00etatik 13:00etara.
ELGOIBAR Martxoaren 22, 25, 26 eta 27an, 12:00etatik 13:00etara.
LASARTE Martxoaren 29, eta apirilaren 1, 2 eta 3an, 12:00etatik 13:00etara.
AZPEITIA Apirilaren 5, 8, 9 eta 10ean, 12:00etatik 13:00etara.
ZUMARRAGA Maiatzaren 3, 6, 7 eta 8an, 12:00etatik 13:00etara.
BERGARA Maiatzaren 10, 13, 14 eta 15ean, 12:00etatik 13:00etara.

 

Sarrera librea  (12-14 URTE)

ZARAUTZ Martxoaren 15,16,18,19 eta 20ean, 18:00etatik 19:00etara/ Martxoaren 17an, igandea, 12:00etatik 13:00etara (9-10 urte soilik).
ELGOIBAR Martxoaren 22,23,25,26 eta 27an, 18:00etatik 19:00etara/ Martxoaren 24an, igandea,12:00etatik 13:00etara (9-10 urte soilik).
LASARTE Martxoaren 29,30 eta apirilaren 1, 2, 3an, 18:00etatik 19:00etara / Martxoaren 31ean, igandea, 12:00etatik 13:00etara (9-10 urte soilik).
AZPEITIA Apirilaren 5,6,8,9 eta 10ean, 18:00etatik 19:00etara / Apirilaren 7an, igandea, 12:00etatik 13:00etara (9-10 urte soilik).
ZUMARRAGA Maiatzaren 3,4,6,7 eta 8an, 18:00etatik 19:00etara/ Maiatzaren 5ean, igandea, 12:00etatik 13:00etara (9-10 urte soilik).
BERGARA Maiatzaren 10,11,13,14 eta 15ean, 18:00etatik 19:00etara/ Maiatzaren 12an, igandea, 12:00etatik 13:00etara (9-10 urte soilik).

 

Tailerraren  edukiak:

BIDEO-JOKOAK SORTU

Tresna erraz bat erabiliz, bideo-joko sinple bat sortu ahal izango dugu. Bloke bidezko programazioaren bitartez bideo-jokoak sortzeko lehen urratsak landuko dituzu era intuitibo batean, bide batez intuizio matematikoa, logika, irudimena eta lankidetza landuz. Zatoz eta zure lehen bideo-jokoa programatzeko gai izango zara! 

 

SCRATCH EZAGUTU 9-10 urte

Irudiekin programatzen ikastea posible da! Primeran pasako dugu jolas txikiak programatzen, gero etxean ikusi ahal izango ditugunak. Hasi ikasten Kultura Digitala egitasmoaren ikasgela ibiltarian eta zure kabuz sortu ahal izango dituzu nahi adina joko etxean. Programatzen hasteko aukera ezin hobea. Zeuk proposatu, zeuk sortu!

https://scratch.mit.edu

WEBGUNEAK SORTU  12-16 urte

Izan sare sozialak, online egunkariak edo argazkiak ikusteko guneak, egunero bisitatzen ditugu hainbat web orrialde. Baina zuk ere sor dezakezu bat! 45 minututan oinarrizko kontzeptuak landuko ditugu, zure irudimenarekin nahi duzun web gunea sor dezazun!