2019ko Edizioa

"Gipuzkoako Foru Aldundiko Haur eta Gazteen Sustapen Zerbitzuak Kultura Digitalaren gaiari buruzko Asteak martxan jarri zituen 2019an, sei udalekin eta Kode Eskolarekin elkarlanean, lurraldeko haur, nerabe, gazte, profesional eta familiengana iristea izan zen asmoa.

 

Ikasgela ibiltaria

Ikasgela ibiltaria (Irizarrek eskainitako autobusa) Gipuzkoako udalerri batzuetan ibili zen 2019ko martxoan, apirilean eta maiatzean zehar. Zarautz, Elgoibar, Lasarte, Azpeitia, Zumarraga eta Bergara izan ziren 2019an aukeratu ziren udalerriak.

Programazio-tailerrak, ikastaroak eta bestelako ekintzak eskaini ziren. Ekintzak batzuk autobusean antolatu ziren eta beste batzuk karpan. Autobusean, haurrek programatzen ikasteko saioak (6-8 urte artekoentzat); irudiekin programatzen hasteko saioak (9-10 eta 10-12 urteko haurrentzat); bideo-jokoak sortzeko tailerra eta diseinu eta programazioan hastapenak egiteko aukera izan zuten 11-14 urte bitarteko gazteek.

 

Kanpan, berriz, ikastetxeetan landutako proiektu teknologikoen aurkezpenak egin ziren eta baita herriko elkarte eta kolektiboek antolatutako hainbat ekintza. Azkenik, 8GB-ko 3 Pendrive zozketatu ziren.

 

 

Egitarau osoa ikusi: Ikastaroak, aurkezpenak, ekintzak...

 

 

 

Beste edizioak