Albisteak
Gipuzkoako albisteak
Baserritar Misto Profesionala bezalako ekimenak Gipuzkoako Foru Aldundiak bultzatutako prozesu honen emaitza dira. Herritarren Batzarrak klima aldaketaren erronkari erantzun nahi dio, lehen sektorea bultzatuz. Zozketa zibikoaren bidez aukeratutako 32 gipuzkoarrek proposamen batzuk egin dituzte ekimen honen baitann, eta 2027an osorik betetzea aurreikusten da.
2025/05/30
Ekonomia SustapenaAVL, DANA, CAF eta Aston Martin enpresetako goi mailako ordezkariek mugikortasun jasangarriari buruzko ikuspegien berri eman dute. MUBIL Lab Experience topaketan mundu guztiko adituak elkartu dira, eta Gipuzkoa mugikortasunaren arloko berrikuntzaren Europako erdigune bihurtu da
2025/06/02
MugikortasunaAzahara Domínguez diputatuak jakinarazi duenez, ekainaren 20tik, ostirala, irailaren 30era arte, 30 minuturo egongo da autobusa Loiura. Gainera, zerbitzuaren ordutegia zabaldu egingo da. Ordutegia 4:30ean hasiko da Donostiatik, eta ez 5:00etan. Bilbotik, berriz, lehen irteera 6:15ean izango da, eta ez 7:45ean
2025/06/02
Lurralde OrekaGipuzkoako Foru Aldundiak antolatutako jardunaldiak, Oiartzungo Udalaren laguntzarekin, naturarekiko lotura eta kontzientzia sustatu nahi izan ditu.
2025/06/02
Ekonomia SustapenaAmaia Arregik arlo juridiko-enpresarialean ibilbide sendoa du eta Ekonomia Sustapeneko Zuzendaritza Nagusia-ren ardura hartuko du bere gain Gipuzkoako ekonomiaren eta produkzio-sarearen bultzadan laguntzeko helburuz.
2025/06/10
GobernantzaGobernu Kontseiluaren erabakiak
2025/06/11
Lurralde OrekaUrumea, Leitzaran eta Bidasoa ibaien goi-ibarretan bizi den ugaztun hori galtzeko arrisku larrian dauden espezieen zerrendan sartu da. Gipuzkoako Foru Aldundiak 20 urte baino gehiago daramatza hura zaintzen, abangoardiako kudeaketa–teknikak aplikatuz. LIFE Kantauribai programa indartuz, espezie horren ezagutzan eta berreskurapenean aurrera egitea espero da.
Aldundiak, Gipuzkoako Urak eta Amezketako Udalak 4,63 milioi euroko inbertsioa duen proiektu estrategikoa bultzatu dute.
2025/06/12
MugikortasunaGeltoki berri horiek E20 (Hondarribia>Donostia), E26 (Irun>Donostia N-I), E27 (Hondarribia>Donostia N-I) eta E77 (Hondarribia>Donostia gaua) lineei eragingo diete, eta Perrene auzoan egongo dira, Muebles Rey parean (Hondarribirako norabidean) eta Errekalde bailaran, Euskotreneko geralekutik metro gutxira (Donostiarako norabidean), eta GI-636 errepidearen gainean jarri den oinezkoentzako pasabiderako sarbidea izango dute.
MUBILek, Foru Aldundiak, MIT Media Labek eta Tecnunek bultzatutako proiektu honek iraultza handia dakar hiri plangintzara, 80 zerbitzu eta garraiobide anitzi buruzko datu zehatzekin.
2025/06/10
Diputatu NagusiaEider Mendoza diputatu nagusiak bilerak egin ditu Goierriko Herrien Ekintza fundazioko, Goierri Eskolako, Lortek-eko eta Goiturreko ordezkariekin, eskualde mailako desafioak eta proiektuak partekatu asmoz
2025/06/11
LankidetzaEskabidea 30 urtetik beherakoek egin dezakete, ekainaren 30era arte, dirulaguntzen atarian (https://egoitza.gipuzkoa.eus).
2025/06/12
Ogasuna93 ikastetxek eta 3.236 ikaslek egin dute aurten zerga heziketaren inguruan Gipuzkoako Foru Ogasunak bultzatzen duen unitatea
2025/06/10
AzpiegiturakN-I errepidea izango ordezko bidea. GI-2130 (Tolosa-Leitza) eta GI-2135 (Tolosa-Lekunberri) errepideak tokiko trafikoetarako baino ez dira izango
2025/06/20
Ekonomia SustapenaUnai Andueza eta Igor Villarreal, erakundeetako ordezkariekin elkartu dira, LandaGO proiektuaren testuinguruan gogoeta egiteko eta mugikortasun autonomoak eskaintzen dituen aukerak aztertzeko. Proiektua Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatzen du, eta goitik behera aldatuko du landa mugikortasunaren eredua etorkizunean. Topaketa funtsezkoa izan da, halaber, MUBILek eta Gipuzkoako ekosistema teknologikoak mugikortasun autonomoaren eta hiri plangintza adimendunaren Europako erreferente gisa duten posizionamendua indartzeko.
2025/06/20
Gizarte PolitikaGipuzkoako Foru Aldundiak Elkar-EKIN Gizarteratze Planaren lehen bi urtetako balantzea aurkeztu du hirugarren sektoreko erakunde, entitate eta eragileen aurrean
2025/06/23
MugikortasunaAzahara Domínguez Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatuak jakinarazi duenez, bere departamentuak bat egin du Ortzadar LGTBI+ elkarteak Eusko Jaurlaritzarekin lankidetzan bultzatutako sarearekin, zeinek 750 gune seguru baino gehiago dituen (500 fijoak eta 250 mugikorrak)
2025/06/20
GobernantzaInkestatuen % 68,7k bere egoera ekonomikoa mantentzen edo hobetzen du, eta ongizate emozionalak 7,52ko nota lortu du
2025/06/23
SuhiltzaileakGaur San Joan gaueko ospakizunetan, Gipuzkoako Foru Aldundiak dei egiten die herritarrei, eta bereziki jaiak antolatzen dituzten elkarte eta arduradunei, ahalik eta zuhurtasun handienarekin joka dezaten jaietako ekitaldietan, eta nahi ez diren istripuak edo gertaerak saihesteko prebentzio neurriak har ditzaten.
Gaur goizean egin dute sinadura ekitaldia Eider Mendoza Larrañaga diputatu nagusiak eta garapen agentzietako presidenteek.
2025/07/01
GobernantzaEdizio berriak herritarren bozketaren ordez proiektu bakoitzeko laguntza sistema bat jarriko du, 150.000 euroko zuzkidurarekin, ongizatearekin lotutako proposamen berritzaileak bultzatzeko
2025/06/26
TurismoaPlan honek bost ardatz estrategiko ditu: turismo-sektorearen lehiakortasuna, berrikuntzatik, digitalizaziotik eta jasangarritasunetik; turismo-abegia eta -enpatia; sustapen estrategikoa eta profesionala; lurralde barruko mugikortasuna eta irisgarritasuna; eta eragileren arteko koordinazioa eta lankidetza.
2025/07/01
GazteriaGoizane Álvarez Kultura eta Gazteria diputatuak azpimarratu duenez, programa horiek «funtsezkoak dira gazteei garapen pertsonal eta kolektiborako espazio bat ematen jarraitzeko, euskararen erabilera, errespetuzko bizikidetza eta genero-berdintasuna sustatzeko».
2025/06/27
KulturaMari Jose Telleria, Kultura zuzendaria: «Aurkikuntza honek berresten du Gipuzkoako kostaldeak, bertako badia babestu eta estuarioekin, potentzial arkeologiko handia duela. Organismo guztiek elkarrekin lanean jarraituko dugu haien ondare-balioa babesteko eta zabaltzeko».
2025/06/26
Ekonomia SustapenaNazioartekotzea, hazkundea eta lehiakortasuna: Gipuzkoako mugetatik kanpo aukera berriak bilatzea xede duen misio baten ardatzak. Irizar, Reiner, TTT eta Tecnipesa, Gipuzkoako ehunaren nazioarteko proiekzioa ardatz duten jardunaldietako protagonistak
2025/07/01
TurismoaAzahara Domínguez diputatuak iragarri duenez, zabalkuntza hau lehendik dagoen laguntza-lerro bati gehitu zaio, 150.000 eurokoa, interes turistiko nabarmena duten ekitaldi gastronomikoak antolatzen laguntzeko, bereziki Gipuzkoako Lurralde Historikotik kanpo proiekzio mediatikoa sortzen dutenei. • Interesdunek irailaren 5eko 15:00ak arte izango dute eskabideak aurkezteko.
2025/06/27
IngurumenaDonostia eta Zarautz izango dira kongresuaren egoitzak. Penintsula osoko eta Europako agenteak bilduko ditu, bizikleta bidezko mugikortasun jasangarriaren inguruan.
2025/07/01
GobernantzaGobernu Kontseiluaren erabakiak
2021/02/17
KulturaKultur programa hedatuak Edurne Portelak zuzendutako eztabaida eta hitzaldi zikloak izango ditu; EQZEk, Euskadiko Filmategiak eta Begoña del Teso kazetariak koordinatutako zine zikloa.
Hala, 350.000 euroko dirulaguntza bideratuko zaie udalei, eta beste 150.000 euroko laguntza herritarren elkarteei.
Gipuzkoako Foru Aldundiak eta DYAk elkarrekin egindako lanari esker, 2020ko uztailetik, 108.048 PCR egin dira Gipuzkoako egoitzetan, langile eta egoiliar bakoitzeko 10 baino gehiago.
2021/02/19
KulturaZubiko obrak martxoaren amaieran hasiko dira eta urte amaierarako amaituta egongo direla aurreikusten da.
2021/02/17
Ekonomia SustapenaForu erakundeak krisiari aurre egiteko eta produkzio sarearen sustraitzea indartzeko jarduketak partekatu ditu elkartearekin.
2021/02/19
Landa InguruneaAurreko legealdiaz geroztik, 300 kilometro baino gehiagoko jarduketak egin dira bideetan, lurralde oreka helburutzat hartuta.
2021/02/16
IngurumenaIngurumeneko Departamentuak "Enraiza Derechos" Gobernuz Kanpoko Erakundearekin elkarlanean egindako bi azterlan aurkeztu ditu, Gipuzkoako etxeetan elikagaiak alferrik galtzearen arrazoiak eta egoera azaltzen dituztenak: «Gipuzkoako Lurralde Historikoko etxeetan elikagaiak alferrik galtzearen inguruko azterlana» eta «Gipuzkoako Lurralde Historikoko etxeetan elikagaiak alferrik galtzearen arrazoiak»
2021/02/18
Landa Ingurunea2021eko laguntza-eskaerak aurkezteko epea zabalik da martxoaren 5era bitarte.
2021/02/19
Diputatu NagusiaBi erakundeek gizartearen erronkei erantzuteko lankidetzan sakontzen jarraitzeko konpromisoa berretsi dute.
Gipuzkoako Foru Aldundia Osasun Sailarekin elkarlanean ari da txertaketa-kanpainan, eta adinekoen 63 eguneko zentroetako profesionalek AstraZeneca txertoaren bi dosiak jasoko dituzte datozen asteetan.
2021/03/02
IngurumenaIngurumen Sailak hitzarmen bat sinatu du Ekiola Energia Sustapena sozietatearekin. Ekiola, Energiaren Euskal Erakundeak eta Krean ingeniaritzak sortu duten sozietatea da “ekiolas” izeneko eguzki-parkeak instalatzeko.
Maite Peña, Gizarte Politika diputatuak azaldu duenez, egoiliarrek astean gutxienez lau irteera eta bi bisita egiteko aukera dute gaurtik aurrera.