2023eko Ondarearen Europako Jardunaldiak: "Ondarea bizirik! Patrimonio vivo " 

 

"Ondarea bizirik! Patrimonio vivo", aurten, Ondarearen Europako Jardunaldiek, inoiz baino gehiago, gure ondarea bizirik mantentzen dituzten moduak aztertzera gonbidatzen gaituzte: artisau-lanbideen bidez, kontserbatzeko eta zaintzeko tekniken bitartez, zaintzen duten komunitateei esker eta, batez ere, transmisioari esker.

Errezeta tradizionalak nola mantentzen dira belaunaldiz belaunaldi? Edo museoetako aretoei erreparatzen badiegu, ba al dakigu zer dagoen koadro batek mendeen ondoren bizirik jarrai dezakeenaren atzean?  Gure ingururari erreparatuz gero, gure herriak eta hiriak gaur egun direnak izango lirateke pertsona anonimo askoren babes eta lan zaintza anonimorik gabe?

Inguruan daukagunari erreparatzen diogunean, ondarea gizarte osoan dagoen elementu bizia dela ikusten dugu.

2023ko Ondarearen Europako Jardunaldietan parte hartu nahi duten pertsona guztiak gonbidatzen ditugu gure ondarea bizirik mantentzen laguntzen duten elementuak aztertzera:

Komunitatea ondarearen zati bat da


Komunitatea ondarearen zati gisa onartzeko aukera: ondarea onartu, zaindu, zabaldu eta transmititzen duen komunitateak, bere lankidetza, bere ondarea onartzen duena ere ezinbestekoa da bizirik mantentzen jarraitzeko. Zaindu beharreko ondarearen zati garrantzitsu bat ere bada, adibidez, ahozko ondarea edo ondare immateriala.

Kontserbazioa, babesa eta zaintza

Ondarea bizirik mantentzen jarraitzeko egiten diren lan guztiak ezagutaraztea. Ondarea bizirik dago eta bizirik jarraitzea nahi dugu. Zaindari ikusezinak badira ondareaz gozatzen jarrai dezagun arduratzen direnak: elkarteak, ondarea babesten duten legeak eta organoak: historialariak, etnografoak, zaharberritzaileak…

Memoria

Ahozko memoria lantzearen garrantzia, eura zaintzea. Gu geu ondarearen memoria izatea, memoria kolektiboari balioa ematea.

Ondare biziaren eragile aktiboak, lanbide tradizionalen garrantzia: artisauak, ondarea bizirik iraunarazten duten pertsonak, belaunaldiz belaunaldi transmititzen direnak, galtzen ez direnak (ikazkinak, zahatogileak).

Ondarearen transmisioa

Ondarea legatu bat da, etorkizunerako uzten dugun aztarna. Nor garen erakuts diezagukeen elementu bat. Ondarea transmititzeko beharra dago, inguratzen gaituen eta bizirik dirauen ondareari balioa emateko.

Ondarearen Europako Jardunaldien zortzigarren edizoan, zure unea iritsi da,  jaso duzun ondare baliotsu hori  ezagutarazteko, herritarrek eskuragarri izan dezaten eta etorkizun jasangarriagoa lortzen laguntzeko.
 

Nola parte hartu?

Apirilaren 17ean egin zen informazio bileraren bideoan programari buruzko informazioa aurkituko duzu.

Prestatu dugun parte hartzeko gidan xehetasun guztiak aurkituko dituzu. 

 

Nola bidali zure proposamena?

Apirilaren 17tik  ekainaren 1ra arte Gipuzkoa Kultura dagoen formulario honen bidez

 

Zalantzak?

Idatzi bulego teknikora: gipuzkoa.oej@gipuzkoa.eus edo gipuzkoa.oej@gmail.com.

 

Kontaktua

gipuzkoa.oej@gipuzkoa.eus / 943 29 11 05 
 

Online programa 2022ko Ondarearen Europako jardunaldiak:

Kontsulta ezazu 2022eko ekitaldi guztiak hemen

 

Programaren PDF irisgarria

2022eko Ondarearen Europako Jardunaldien programa irisgarria euskaraz

 
 

Nola parte hartu

Ikusi aholkuz eta inspirazioz betetako parte hartzeko gida

 
 

Nori zuzendua

Kultura-ondarean interesa duten eragile, elkarte, enpresa, erakunde publiko, erakunde eta entitate kulturalak.

 

Eskainiko da

Jardunaldien komunikazioa eta zabalkundea (programa, webgunea, sare sozialak eta komunikabideen bidez).

 

Kronograma

  • Apirilak 16: Proposamenak aurkezteko epea irekiko da
  • Maiatzak 21: Parte hartzeko deialdia eta proposamenak aurkezteko epea ixtea
 

Ondarearen Europako Jardunaldiak

Ondarearen Europako Jardunaldiak Europako Kontseiluaren ekimena dira, Europako Batzordearen babesarekin eta, funtsean, herritarren eta bere ondarearen artean lotura bat finkatzeko asmoz ospatzen dira. Ate irekien jardunaldi modura daude sortuak eta aurrekaririk gabeko arrakasta ukan dute Europa osoan. 50 estatu kide baino gehiagok parte hartzen dute ondarearen hedapenerako ekitaldi handi honetan.

Ondarearen Europako Jardunaldien helburua anitza da:

  • Europako herritarrak sentsibilizatzea Europako kultura aberastasunaren eta aniztasunaren inguruan.
  • Europako kulturek osatzen duten mosaiko aberatsaren balioztatzea sustatzea
  • Kulturarteko eztabaida sustatzea.
  • Arrazakeriari eta xenofobiari aurre egitea eta Europan tolerantzia gehiago egon dadin bultzatzea, muga nazionaletatik harago joz, eta nortasun bera partekatzearen sentimendu europarra indartzea.
  • Gizartea eta arduradun politikoak ondarea mehatxu berrien aurrean babesteko premiaren inguruan sentsibilizatzea.
  • Europari agertzen diren erronka sozial, politiko eta ekonomiko berriei aurre egiteko gonbitea luzatzea.
 
 
Atxorrotz - Eskoriatza
Atxorrotz - Eskoriatza
Buruntza - Andoain
Buruntza - Andoain
Luberri - Oiartzun
Luberri - Oiartzun
Narrondoko Zementerak - Zumaia
Narrondoko Zementerak - Zumaia
Urretxu
Urretxu
Zerain
Zerain

Kultura, Turismo, Gazteria eta Kirol Sailak 2016an, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Zuzendaritzaren bitartez, Lurralde hau ere Europako proiektu handiaren parte dela erabaki zuen. Haren balioa, han zuzen, ondarea ohikoaz aparteko modu batean herritarrengana hurbilduz, data jakin batzuetan iraganarekin lotzen gaituen ondare hori balioan jartzean datza, eta hura eguneratu, gaurkotu eta ukigarri bilakatzen du. Iragana baterakoa eta kolektiboa dela erakusten duen ikuspegi batetik loturak finkatzeko aukera ematen digu, eta komunitate modura gure nortasuna indartzea ahalbidetzen digu.

Egun horretatik Ondarearen Europako Jardunaldiak antolatzen dira irailean eta urrian, Arabako eta Bizkaiko aldundiekin batera.

Europako agintariek Jardunaldien urteko leloa zehaztuta, lelo hori adostasunez interpretatzen da hiru Lurraldeetan.

Kultura Zuzendaritzaren eginkizuna proiektua bultzatzea eta ainguraketa-puntu modura baliagarri izan dadin lortzea da, zenbait baliabide eskuragarri ipiniz Jardunaldiak antolatu, komunikatu eta hedatzeko. Protagonistaren zeregina kultura eragileek, museok, Udaletako kultura arloko teknikariek, turismoko teknikariek, berdintasunekoek, orotariko elkarteek, artxibategiek, liburutegiek edota jarduera berezi hori edo horiek (bisita gidatuak, hitzaldiak, tailerrak, etab.) antolatzeko ardura duten partikularrek bete behar dute. Jardunaldi horiek hezurmamituko dute Ondarearen Europako Jardunaldien programa Gipuzkoan. Eta batez ere, protagonismoa herritarrengan dago.

Proiektu honetan Iñaki Arrieta irakaslearen lankidetza dago, Gizarte Antropologiako Graduan irakasle, eta baita kultura zerbitzuen K6 enpresarena ere, proiektuaren idazkaritza teknikoaz arduratzen dena.

 

Azken albisteak

Asset Publisher

2022

"Ondarea loratuz, gozatu! Patrimonio sostenible",

"Ondarea loratuz, gozatu! Patrimonio sostenible" lelopean, Ondarearen Europako Jardunaldien zazpigarren edizioak, inoiz baino gehiago, gure ondarearen jasangarritasuna aztertzera gonbidatzen gaituzte..

Ondareaz modu jasangarri batean gozatzera animatzen gaituzte, ondarea babesteko eta belaunaldi berriek ere ondare horrekin gozatzeko. .

Gure iraganetik ikasteko aukera ematen digu. Kulturaren laguntzaz, aurrerapen iraunkorra izango buen etorkizun bat irudikatzeko, non pertsona guztiak parte izango dira.

Informazio gehiago 
2021
Ondarea, plazara!

Guztion ondarea, denok parte! Patrimonio accesible e inclusivo

"Guztion ondarea, guztiok parte! Patrimonio accesible e inclusivo ", aurten Ondarearen Europako Jardunaldiek, inoiz baino gehiago, inguratzen gaituena deskubritzera eta herritarrentzako eskuragarri egitera gonbidatzen gaituzte, garenak izatea eragiten digun jasotako herentzia horren hedapenean inklusiboak izatera.

Ondarearen Europako jardunaldiek ondarea pertsona guztiei zabaltzea dute helburu. Kultura-ondarea gure gizartearen isla da, gure aniztasunaren eta berau osatzen duten balio, sinesmen eta tradizioen erakusgarri. Horregatik da hain garrantzitsua komunitateek beren kultura-ondarerako sarbidea izatea.

Seigarren edizio honetan, Ondarearen Europako Jardunaldiek ondarea berdintasunez eta unibertsalki eskuratzea sustatu nahi dute.

Informazio gehiago 
2020
Ondarea, plazara!

Kontaiguzu ondarea! Patrimonio y Educación

"Kontaiguzu ondarea! Patrimonio y Educación" goiburuaren azpian Ondarearen Europako Jardunaldiek inoiz baino gehiago, herritarrek gure ingurumenea ezaguraraztera gonbidatzen gaituzte eta gu jaso dugun herentziaz gozatzeko aukera emango digute, hau baita gure nortasunaren oinarria. Baina, ba al dakigu begiratzen? Edo, aurreko belanaudiek egindakoarekin liluratzeko gaitasuna galdu al dugu? Ondarea hezkuntza baliabide boteretsua da, oraina zalantzan jartzeko eta etorkizuna asmatzeko balio duena; inspiratzailea da. Iraganetik zer erreskatatu dezakezu zure mundua hobeto ulertzeko eta biharkoa proiektatzeko? Zer erakutsi, irakatsi edo transmititu ahal dezakezu?

Informazio gehiago 
2019
Ondarea, plazara!

Ondarea, plazara! Nuestro patrimonio a escena

Hautatutako gaia Artea eta Entretenimendua izan da. Ondarea, plazara! Nuestro patrimonio a escena, esloganaren pean, publikoak ondare entretenigarrienak topatuko ditu.Gure aisialdia ez da bakarrik gure eginbeharrengandik alde egiteko erabiltzen dugun denbora, honek gure nortasuna definitzen du: futbol talde bateko kideak gara, zinemazaleak… Gauza hauen guztien atzean ondarea dago. Ondarearen Europako Jardunaldiak aukera ezin hobeak dira gure ondare entretenigarria erakusteko. Ondarea ospatu dezagun!

Informazio gehiago 
2018
Patrimonio herencia de la mujer

Ondarea, emakumearen herentzia

Hautatutako gaia, Ondarea, emakumearen herentzia, abagune bikaina da emakumeak kultura legatu material eta ez-materialaren sorkuntzan, transmisioan eta kontserbazioan egiten duen ekarpena eta emakumeak gure kultura ondarean duen ordezkaritza jorratzeko. Era berean, emakumearen paperak gure kultura ondarearen sorrerari dagokionez gizartean duen aitorpen eskasa agerian jartzeko oso aukera ona dela uste dugu.

Informazio gehiago 
2017
Etxetik Kanpo

Paisaia bizia. Gure kultura paisaien eraikuntza

Europako Kontseiluak 2017. urte honen deialdia egiteko hautatutako gaia da Ondarea eta natura: aukeren paisaia bat. Gai hori gure baterako proiektuan Paisaia bizia. Gure kultura paisaien eraikuntza lelopean interpretatu da. Paisaiara orotariko faktoreek eragin duten eraldaketa batzuen ondorio modura hurbiltzea da asmoa, gaur egun, gure nortasun eta kulturaren parte den elementu gisa eta, era berean, hiru Lurraldeen artean harreman-puntu garrantzitsuak ezartzeko aukera ematen duena.

Informazio gehiago 
2016
Etxetik Kanpo

Etxetik kanpo

Aurtengo Europako leloa honakoa izan da: Migrazioak eta Kultura Ondarea.

Kultura, Turismo, Gazteria eta Kirol Sailak 2016an ekimen hori lehen aldiz Gipuzkoara zabaldu nahi izan du bere ondarearen hedapena eta ospakizuna bultzatzeko, Bizkaiko Aldundiaren adibideari jarraiki, urte asko daramatzana Jardunaldi horiek ospatzen. Edizio honetan Gipuzkoa eta Bizkaiko aldundiak elkarlanean aritu dira eta Etxetik kanpo leloa partekatu dute.

Batasuneko instituzioek ondareari buruzko Europako jardunaldietarako hautatutako gaia abagune bikaina da migrazio-mugimenduek, kasu honetan, Gipuzkoako Lurralde Historikoko ondare artistiko eta kulturalean duten eraginean erreparatzeko

Informazio gehiago