2026eko Ondarearen Europako Jardunaldiak: “Ondarea arriskuan"
Gai honek gure ondareari eragiten dioten arrisku desberdinen kontzientzia sortzen du, ingurumeneko, gizarteko eta teknologikoko presioek eraginda, eta geratzen den ondarea nola kontserbatu eta baloratu aztertzeko hausnarketa sortzen du.
Gure ondarea, materiala zein immateriala, gure nortasun, historia eta tradizioen oinarri da. Arkitekturatik kontakizun tradizionaletara, monumentu zaharretatik kultura-praktiketara, elementu bakoitzak gure memori kolektiboaren esentzia osatzen du.
Jarraian jarduera-lerroak aurkezten dira, eta horien bidez, erakunde bakoitzak proposatzen duen jarduera hiru ardatzetako batekin lotu dezake:

Ondare immateriala, hizkuntza gutxitua, ofizio tradizionalak, tradizioak eta eraikuntza-jakintzak bizirauteko esku-hartze aktiboa behar dute. Ondarearen dimentsio humanoa eta komunitatearen parte-hartzea balioesten dira.
- Ondare immateriala
- Hizkuntza berrikuntza eta ahozko memoria
- Ofizio tradizionalak eta arriskuan dauden espezializazioak (harri-lan, carpinteria tradizionala, erloju-monumental, kanpaiak, …). Belaunaldi-aldaketa
- Eraikuntza-jakintza tradizionalak (jakintza teknikoa ondare kultural gisa aitortu)
- Migrazioa eta memoria kulturala
Klima-aldaketa, fenomeno natural bortitzek, turismo masifikatua, utzikeria eta higadura. Kudeaketa prebentiboa eta hirigintza-plangintza funtsezkoak dira ondarea babesteko.
- Ingurumen-aldaketa eta ondarea
- Ondarea babesteko berrespen-prozesuak
- Kontserbazio prebentiboa
- Hirigintza eta berrerabilpen sortzailea
- Paisaia kulturalaren transformazioa
- Ondare industriala eta bere historia-ondarea babestea
Berrikuntza, digitalizazioa eta gizarte-partaidetza sustatuz, ondarearen esperientzia, kudeaketa eta erabilera modu berriak bultzatzen dira.
- Ondarearen digitalizazioa eta irisgarritasuna
- Berrerabilpen sortzailea eta eraikin historiko funtzionalak
- Turismo kultural jasangarria
- Ondarea esperimentatzeko modu teknologiko berriak
Maiatzaren 11era arte zure proposamena bidali dezakezu formulario honen bitartez.
Idatzi edo deitu bulego teknikora: