Diputatu Nagusiaren Alorra
Departamentua
Gure funtzioak sei norabide hartzen ditu: Kudeaketa estrategia, Hizkuntza berdintasuna, Berdintasuna, Giza Eskubideak eta Kultura Demokratikoa, Komunikazioa eta Eraldaketa Digitala. Horien bidez, bi helburu nagusi ditugu legealdi honetarako; alde batetik, ekonomia enpresa sarea suspertu; eta bestetik, Gipuzkoako Foru Aldundia herritarrei hurbiltzea. Horretarako, Kudeaketa Plan Estrategikoa eta Ekonomia Suspertzeko Planak funtsezkoak izango dira.
Halaber, erronka bat dugu: gobernantza moduak eraldatzea partaidetza eta zuzeneko komunikazioa sustatzearen bidez, bai hiritarren eta baita Aldundiko langileen inplikazioa bilatuz.
Berdintasun politiketan aurrera egitea, euskararen presentzia bermatzea eta bakea eta bizikidetza finkatzea izango dira bestelako helburuak datozen urteotan zehar.
Aurrekontu partida
Diputatu Nagusiaren Alorra, 2023an , bere jardun estrategiko zein operatiborako, urteko aurrekontu hau izango du:
Aurrekontua
26.579.500 €
Exekutatua
% 0,26

Markel Olano Arrese
Gipuzkoako Diputatu Nagusia
1965ean jaio nintzen Beasainen, eta bertako ikastolan eta Alkartasuna Lizeoan egin nituen ikasketak. Ondoren, Euskal Herriko Unibertsitatean, Filosofia ikasketak egin nituen, nahiz eta nire konpromisoa politikagintzara lotuagoa egon den gaztetatik. Zehazki, 15 urte nituela hasi nintzen politikagintzan, Beasaingo EGIren eskutik, nerabe nintzenetik sentitu izan baitut herrigintza, euskalgintzan eta kultur munduarekiko interes handia. Urte horietan guztietan, zeregin ezberdinak bete ditut EAJ-PNVren barruan, eta, 2007-2011 urte bitartean, Gipuzkoako Diputatu Nagusi izan nintzen. Maiatzeko hauteskundeak geroztik, bigarrenez ekin diot zeregin berari, eta datozen lau urteetan Gipuzkoa hobeago baten alde lanean arituko naiz buru belarri.

Zuzendaritzak
Sebastian Zurutuza
Estrategia zuzendaria
Arlo hau Aldundiaren Kudeaketa Plan Estrategikoa definitzera dago bideratuta, baita bere jarraipena antolatu eta bermatzera ere.
Elene Arrazola
Komunikazio zuzendaria
Gure helburua da Aldundiaren eta gizartearen arteko komunikazioa etengabekoa eta eraginkorra izatea.
Zuzendaritzaren webguneak
Ion Gambra
Giza Eskubideetako eta Kultura Demokratikoko zuzendaria
Zuzendaritza honen xedea elkarbizitza eta Giza Eskubideak sustatzea da.
Zuzendaritzaren webguneak
Miren Garbiñe Mendizabal
Hizkuntza Berdintasuneko zuzendaria
Gure konpromisoa da euskararen normalizazioa eta erabilera bultzatzeko politikak aurrera eramatea, gizartean zein Aldundiko administrazioan.
Zuzendaritzaren webguneak
Gorka Sagarna
Eraldaketa Digitaleko zuzendaria
Arlo honen xedea herritarrekin komunikazio digitala arina eta eraginkorra lortzea da.
Nerea Isasi
Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Organoko zuzendaria
Organo honen eginkizuna da bai gipuzkoar gizartean eta baita foru administrazioan ere gizon eta emakumeen arteko berdintasuna sustatzea.
Zuzendaritzaren webguneak
Departamentuko aktualitatea

2023/02/03
Baketik fundazioaren laguntzarekin antolatutako mostraren bitartez, Aldundiak sustatu nahi du indarkeria mota horren inguruko gogoeta, Giza Eskubideen ikuspegitik, eta indarkeria pairatu zuten biktimen oroimenean sakontzea.

2023/02/02
Gipuzkoako Foru Aldundiak eta LORTEK-ek etorkizuneko proiektuak partekatu dituzte
Markel Olano diputatu nagusiak zentroaren egunerokotasunaren berri izan du gaur egindako bisitan

2023/02/01
Hiru etxebizitza berriekin, Gipuzkoak 975 plaza ditu desgaitasuna duten pertsonentzat, baliabide horiek “funtsezkoak” dira aukera-berdintasuna bermatzeko.