ORAIN BERDINTASUNA

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Berdintasunerako Organoaren helburu nagusia da emakumeen eta gizonen artean berdintasuna lortzea –benetakoa eta eraginkorra– gure lurraldearen politikagintza, ekonomia eta gizartearen alor guztietan.

Horretarako, lanean ari gara foru departamentuekin, udalekin eta lurraldeko talde feminista eta emakume taldeekin, emakumeen eta gizonen berdintasunerako 2/2015 Foru Arauan jasotako gure lan ildoen bidez.

Horrekin guztiarekin lagundu nahi dugu Gipuzkoa zuzenago eta berdintasunezkoago bat eraikitzen, non emakumeek zein gizonek beren eskubideak osoki erabili ahal izango dituzten. Horretaz gain, gure lurraldearentzat aberastasun eta kohesio ekonomiko eta sozial handiagoa sortzen lagunduko dugu. Izan ere, emakumeen eta gizonen berdintasunaren alde apustu egiteak berekin dakar gaitasunei eta talentuei probetxu hobea ateratzea, lan eta denbora guztiak modu orekatuan banatzea, eta banaka nahiz taldeka gogobetetasun maila handiagoa lortzea, hobetu egingo baitu sortzeko, berrikuntzak egiteko eta pertsonen bizitza zaintzeko dugun gaitasuna.

  •  

    Zifra batzuk aldatzeko, ez dira soilik zenbakiak aldatu behar.

  • 123

     

    Emakume batek 123 lanegun gehiago behar ditu urtean gizonezko baten soldata irabazteko.

  • 5%

     

    Seme-alabak zaintzeko eszedentzia eskaera guztien %5 bakarrik dira gizonezko batek eginda.

Zuzendaritzako aktualitatea

+