Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak "Jarri zure bizikleta prest MUGIrekin" kanpaina zabaldu du 20 udalerritara, Mugikortasunaren Astearen baitan
Azahara Domínguez diputatuak jakinarazi duenez, ekimena irailaren 15etik, astelehena, 24ra bitartean izango da Eibarren, Deban, Zumarragan, Legazpin, Arrasaten, Bergaran, Azpeitian, Azkoitian, Donostian, Lasarte-Orian, Zarautzen, Orion, Irunen, Hondarribian, Errenterian, Oiartzunen, Tolosan, Villabonan, Beasainen eta Ordizian. Gainera, lehen aldiz, eta Donostiako Aniztasun, Inklusio eta Ingurumen zinegotzigoarekin lankidetzan, ekintza hau Gipuzkoako hiriburuko ikastetxe batera ere iritsiko da
