Albisteak
Gipuzkoako albisteak
2023/11/23
MugikortasunaAzahara Domínguez buru duen departamentuak bat egin du Emakumeen aurkako Indarkeriaren Nazioarteko Egunaren harira Emakundek bultzatutako kanpainarekin. Asteazken honetatik aurrera, sentsibilizazio bideoak ematen ari dira bai autobusetan bai geltokietako paneletan.
2023/11/09
AzpiegiturakPlana apirilaren 15era arte egongo da indarrean, eta bide-sare nagusiaren eta bigarren mailako sarearen segurtasuna eta mantenimendua bermatuko ditu.
2023/11/01
MugikortasunaAzahara Domínguez Mugikortasun, Turismo eta Lurralde Antolaketako diputatua gaur bildu da «Jarri prest zure bizikleta MUGIrekin» ekintzako bi bizikleten irabazleekin, Carlos Gude eta Iker Egañarekin, eta MUGI txartelean 20 euroko kargarekin saritutako hirurogei pertsonetatik bi ere, Mónica Peinó eta Miriam Peña. Foru ekimena laugarren urtez jarraian jarri da martxan Mugikortasunaren Europako Astearen baitan, eta beste 60 pertsona ere saritu ditu MUGI txartelerako 20 euroko birkargarekin, eta 50 euroko 2 bono banatu ditu bizikletarako materiala erosteko aurtengo edizioan ekimenera atxiki diren 11 dendetako batean.
2023/10/18
AzpiegiturakAldundiak milioi bat euro baino gehiago inbertituko ditu Kanala Hotelaren inguruko bihurgunean, errepidearen segurtasuna eta industrialderako garraio astunaren irisgarritasuna bermatu ahal izateko
2023/10/11
MugikortasunaMugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako foru diputatu Azahara Domínguezek Gipuzkoako Batzar Nagusietan informazioa eman du, EH Bildu batzarkide taldeak egindako interpelazio bati erantzunez. Eskaera zen herritarren hiriarteko garraio publikoko zerbitzuaren inguruko beharrei erantzuteko Lurraldebusek egin dituen doikuntzei buruzkoa. Diputatuak neurriei buruzko datu zehatzak eman ditu; zehazki, 40 lineatan 19 errefortzu egin dira, zerbitzuak erabiltzaileen beharretara egokitzeko.
Azahara Dominguez Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatuak agerraldia egin du Gipuzkoako Batzar Nagusietan, berak hala eskatuta, legegintzaldi honi begira, buru den departamentuaren helburuak eta ildo estrategikoak azaltzeko. Mugikortasuneko, Iván Pedreira, Turismoko, Iñigo García eta Lurralde Antolaketako, Miguel Ángel Crespo, zuzendariek lagunduta, Azahara Domínguez batzarkide-taldeekin komunikazio arina eta iraunkorra izateko borondatea agertu du, zerbitzu publikoaren bokazioari datxezkion balioekin bat etorriz, gardentasunerako borondatea eta taldeen arteko akordioen irismena azpimarratuz.
2023/09/20
MugikortasunaAzahara Dominguez Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako foru diputatuak Gipuzkoako Batzar Nagusietan eman du, EH Bildu batzar-taldearen interpelazio bati erantzunez, Lurraldebusi atxikitako Avanza flotaren mantentzearekin lotutako gaietan gaur egun egin diren aurrerapenen berri.
«Jarri prest zure bizikleta MUGIrekin» ekimena gaur iritsi da Mugikortasunaren Astearen inguruan programatutako 10 helmugetariko lehenera. Hartara, MUGI txartel pertsonalizatua eta bizikleta eramaten dituzten guztiek bizikleta berrikusteko eta doitzeko doako zerbitzua baliatu ahal izango dute. Ikastetxeetan bizikletaren erabilera sustatzeko tailerrak egingo dira DBHko ikasleen artean.
2023/09/13
MugikortasunaDatorren asteburutik aurrera egongo dira erabilgarri Lurraldebusen «ticketing»eko gailu berriak; izan ere, hiriarteko foru garraio zerbitzuak horiekin hasi du modernizazio prozesua, ordainketa sistema guztien elkarreragingarritasuna lortzeko asmoarekin.
2023/09/06
AzpiegiturakBigarren mailako errepide-sarea mantetzeko eta hobetzeko Foru Aldundiak egiten duen lana nabarmendu du Maria Ubarretxenak: “Funtsezko apustua da Gipuzkoa hobetzen jarraitzeko eta herriguneetatik urrun dauden auzoetan ere bizi-kalitateari eusteko”
2023/08/14
AzpiegiturakErakundeek beren baliabideak indartuko dituzte eta modu koordinatuan jardungo dute, afekzioak murrizteko helburuarekin. Hala eta guztiz ere, trafiko handiak barne-zirkulazioari eragin diezaiokeela aurreikusten da.
2023/08/10
MugikortasunaLurraldebusek gaueko zerbitzu bereziak jarriko ditu erabiltzaileen eskura Donostiako Aste Nagusian, abuztuaren 12tik 19ra bitartean. Zerbitzu berezi horiek Donostiako hiriburua metropoli-ingurunearekin eta Gipuzkoako eskualdeekin lotuko dute gaueko ordu txikietan. Funtsezko errefortzua dira zerbitzu-eskari handiko garai horietan. Neurri horri udan ordutegiak luzatzeko hartutako neurria gertu behar zaio.
2023/08/07
MugikortasunaFestetako zapia Aste Nagusiaren ikurretako bat da, eta, aurten, berriz izango dugu protagonista. San Sebastian Shopsek, Donostiako Udaleko Ekonomia Bultzatzeko zinegotzikoaren, Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren, Lurraldebusen eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuaren bitartez, 20.000 zapi banatuko ditu. Hain zuzen ere, tokiko saltokiek eta Lurraldebus zerbitzuak banatuko dizkiete zapiak gure hirira datozenei, eta bertakoak zein kanpotarrak festez gozatzera animatuko dituzte.
2023/07/20
AzpiegiturakMaria Ubarretxena, Bide Azpiegituretako diputatua: “Lehentasunezko lanak gauzatu behar ditugu orain, berezko higaduraren kalteak arrisku bihurtu baino lehen, arazoak ekiditeko”.
2023/07/03
Azpiegiturak Berdintasuna Diputatu Nagusia Ekonomia Sustapena Gazteria Gizarte Politika Gobernantza Hizkuntza Berdintasuna Ingurumena Kirolak Kultura Landa Ingurunea Lankidetza Lurralde Oreka Modernizazioa Mugikortasuna Obra Hidraulikoak Ogasuna Turismoa Lurralde antolaketa Etorkizuna EraikizGaur goizean egin dute Eider Mendoza buru duen exekutiboaren karguhartze ekitaldia eta Diputatuen Kontseilu berria lehen aldiz elkartu da.
2023/06/29
MugikortasunaFrantziako Tourra dela eta, Gipuzkoako errepide sareko zenbait errepide itxi egingo dira ibilgailuentzat, eta horrek Lurraldebusen garraio publikoko ohiko zerbitzuari eragingo dio. Zehazki, igandean, uztailaren 2an, eta astelehenean, uztailaren 3an, itxiko dira, goizeko 9:00etatik arratsaldeko 17:00etara bitartean. Lurraldebusek informazio eguneratua eskainiko du bere webgunean (www.lurraldebus.com), sare sozialetan dituen kontuetan eta erabiltzaileei arreta emateko telefonoan (900 300 340).
2023/06/16
MugikortasunaMaiztasunak handitu egingo dira udan, Donostia eta Bizkaiko aireportua ordu erdiz behin lotuko dituzten autobusen bidez, ekainaren 23tik irailaren 3ra bitartean.
2023/05/31
MugikortasunaMugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak hogei bat espediente ireki dizkio Avanza emakidadunari 2022tik Lurraldebusera atxikitako autobusen mantentze-akatsengatik, 20.000 euro inguruko isunekin, eta iragarri du, Ikuskaritzak flota osoa berrikusteko egungo epea amaitu ondoren, behar diren neurriak hartuko dituela, egoerak eskatzen duen irmotasuna aplikatuz.
2023/05/23
AzpiegiturakEkipamendu berria El Pilar ikastetxeko partzelan kokatuko da, eta adinekoentzako eta desgaitasuna duten pertsonentzako egoitza bat eta buru-nahaste larria dutenentzako unitate bat izango ditu.
2023/05/18
AzpiegiturakGuztira, 1,3 kilometro birgaitu dira segurtasuna hobetzeko lanen lehen fase honetan. Hiru errei eta aurreratzeko bi tarte ditu orain bidearen zati honek.