Ogi-apurra

Albiste guztiak - izenburua

Gipuzkoako albisteak

Custom Filter

tik
ra

Category Facet

Category Facet

0 emaitza erakusten Gizarte Politika
gairako Garbitu

Bilaketaren emaitzak

20
Irungo Arbesko egoitza zentro berria 2021eko udazkenean jarriko da martxan

Aldundiak zentro berriaren obrak kontratatzeko prozedura hasi du; 22 milioi euroko inbertsioa izango du, eta 130 egoitza plaza, tutoretzapeko 54 apartamentu plaza eta eguneko zentroan 30 plaza eskainiko ditu

Aldundiak eta Matia Fundazioak  zentro berritzailea eraikiko dute Usurbilen, «etxean bezala» bizitzeko

110 bizileku eskainiko ditu 127 lagunentzat, eta Buruntzaldea eskualdeko egoitza plazen eskaria murrizteko balioko du

Diputatu nagusiak Ormaiztegiko eguneko arreta zerbitzu berritzailea bisitatu du

30 plaza dituela, Aldundiak 200.000 euroko inbertsioa egin du Eskola zaharrak eraikin birgaituan

Aldundiak eta Burmuinaren Etxeak «Alzheimerraren semaforoa» App berria aurkeztu dute

Aplikazio horri esker edozein pertsonak jakin ahal izango du zer faktore aldatu dezakeen bere bizitza estiloan Alzheimerra izateko arriskua murrizteko

Aldundiak unitate berria abiarazi du buru nahasmen larria duten pertsonentzat

Diputatu nagusia San Rafael zentroko unitate berrian izan da. Zazpi plaza eskaintzen dira bertan; Aldundiak dagoeneko 473 plaza ditu hitzartuak ezaugarri horiek dituzten pertsonentzat

Guztion Gipuzkoa

2019ko urtarrilaren 24ean El Diario Vasco egunkarian argitaratutako iritzi artikulua

50 eragile publiko eta pribatuk baino gehiagok babestu dute Elkar-EKIN plana

«Elkar-EKIN LANEAN estrategia: Enplegagarritasun eta aktibazio inklusiboaren estrategia 2018-2022» kongresua izan da, gaur goizean, Tabakaleran

Aldundiak 350.000 euroko inbertsioa egin du Bergarako Garagune berria zabaltzeko

Diputatu nagusiak Garaguneko egokitze-lanak bisitatu ditu; baita tokiz aldatuko den adineko pertsonentzako zentro berriko lanak ere

Aldundiak eguneko zentro berri bat ireki du Bidasoaldean

Jada 129 plaza daude lurraldean eguneko zentroetan, halako egoeran dauden pertsonei arreta eskaintzeko

Aldundiak eguneko zentro aitzindari bat zabaldu du tutoretzapeko adingabeentzat

Zentro berritzaile hau egungo egoitza baliabideen alternatiba izateko sortu den baliabide terapeutikoa da, 13 eta 17 urte bitarteko nerabeei zuzendua

Etxebizitza, gizarte bazterkeriari aurre egiteko

Diputatu nagusia Habitat Gipuzkoa programako bost pisuetako batean egon da, eta emaitza «oso positiboak» lortu direla azpimarratu du

Elkar-EKIN programari esker lanean hasi dira bazterketa arriskuan zeuden 957 pertsona

Diputatu nagusia Sutargik Lasarte-Orian duen lantegian egon da, Landuz lan aurreko programa garatzen den instalazioetan

Inoizko aurrekontu sozialenak

Foru Aldundiak 875 milioi euro izango ditu 2019an, eta horietatik 390 milioi gizarte politikara bideratuko ditu

Diputatu nagusiak Mutrikuko Eguneko zentro berria bisitatu du

Foru Aldundiak 335.600 euroko inbertsioa egin duela, 10 plaza hitzartu ditu eta Mikel Deuna egoitzako beheko solairuan dago kokatuta

Protokoloa bazterketa egoeran edo arriskuan dauden pertsonen enplegagarritasuna hobetzeko

Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak sinatutako akordioak bere baitan hartzen dituen neurrien artean daude, besteak beste, kualifikazio baxua duten 16 eta 23 urte bitarteko gazteen gizarteratzea eta lanbideratzea, edo gizarteratzeko enpresak sortzea eskualde mailan

Bazterkeria egoeran dauden 40 pertsonak foru jauregia bisitatu dute

Beraien aktibazio inklusiboa sustatzeko. Elkar-EKIN Planaren erabiltzaileak dira, horien erdia enplegagarritasun programetan parte hartzen ari dela

Aldundiak 869 plaza sortuko ditu 2018-2021ko Gizarte Zerbitzuen Mapa berriaren barruan

Lurraldeko zazpi eskualdeetan banatuta, 75 milioi eurotik gorako inbertsio batekin.

Aldundiak Nagusilaneko Jose Mari Soroari emango dio 2018ko Boluntariotza Saria

Aurten hil den Soroak 1.351 musika emanaldi egin zituen Gipuzkoako egoitzetan. Sari-emate ekitaldia foru jauregian egingo da abenduaren 4an

Arbes egoitzak 130 egoitza plaza izango ditu mendekotasun egoeran dauden adinekoentzat

Foru Aldundiak jada sinatu du Arbesko hitzarmena eta Irungo Udalari bidali dio izenpetu dezan.