Ogi-apurra

Albiste guztiak - izenburua

Gipuzkoako albisteak

Custom Filter

tik
ra

Category Facet

Category Facet

0 emaitza erakusten Kirolak
gairako Garbitu

Bilaketaren emaitzak

8
M Jator Hi! programak jarduera fisikoko saio berriak garatuko ditu Eibarren, askotariko jatorrietako emakumeentzat

2026/11/02

Kirolak

Ekimena azaroaren 3an hasiko da eta zortzi emakumez osatutako bi talde izango ditu. Jarduera fisikoa eginez eta gizarteratuz ongizatea handitzea da helburua, bai eta elkartzeko eta egoteko espazioak sustatzea ere.

Donostiako Nazioarteko Krosak 70. edizioa du aurtengoa, eta munduko eliteko atletak eta 1.100 kirolarik hartuko dute parte

2026/10/26

Kirolak

Datorren azaroaren 1ean Donostiako hipodromoan jokatuko den proba historikoak nazioarteko atleta ospetsuak bilduko ditu eta World Athleticeko egutegian Zilarrezko mailari eutsiko dio.

GFAren Kultura eta Kirol Departamentuak M proiektua jarri du Zarautzen abian, jarduera fisikoa hurbiltzeko gaur egun kirolik egiten ez duten emakumeei

2026/06/22

Kirolak

Irunen egindako lehen esperientziaren ondoren, Zarautz izango da programa hori txertatzen duen Gipuzkoako bigarren udalerria. Irailean hasiko da programa, eta lurraldeko beste leku batzuetara zabalduko da pixkanaka.

Abian dira Salto 15K prestatzeko emakumeentzako entrenamenduak, Kultura eta Kirol Departamentuaren Emakumeok Mugimenduan programaren eskutik

2026/05/20

Kirolak

Antolatzaileek, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura eta Kirol Departamentuak bultzatutako Emakumeok Mugimenduan programaren eskutik, Gipuzkoako entrenamendu talderik handiena jarriko dute martxan ostiral honetan.

Kultura eta Kirol Departamentuak eta ONCEk elkarlanean jardungo dute 2026ko Erreginaren Kopa irisgarriagoa izan dadin

2026/04/28

Kirolak

Hitzarmenak irisgarritasun, sentsibilizazio eta prestakuntza neurriak txertatzeko aukera emango du, pertsona itsuek edo ikusmen urritasuna dutenek lehiaketa berdintasun baldintzetan jarraitu ahal izan dezaten.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Kirol Departamentuak 2026ko Erreginaren Kopa irekia, inklusiboa eta lurralde guztiarekin konektatutakoa izatea nahi du

2026/04/24

Kirolak

Donostian eta Gipuzkoan egingo da azken fasea, Illunben, maiatzaren 8tik 10era, emakumeen kirola, inklusioa eta herritarren parte-hartzea indartzeko jarduera-programa zabal batekin.

Gipuzkoa Realarekin bat egingo du 11 udalerritan fan zone-ak jarriz

2026/04/14

Kirolak

Gipuzkoako biztanleriaren erdiak bere udalerrian izango du Errege Kopako finala jarraitzeko fan zone bat. Horretarako, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta udalek 11 gune jarriko dituzte lurralde osoan banatuta, eta, gainera, garraio publikoa indartuko da ospakizun partekatua, erosoa, eskuragarria, segurua eta jasangarria izan dadin.

Kirol Orientazioko Zerbitzua gipuzkoarren % 77engana iristen da, eta osasunean funtsezko zeregina betetzen du

2026/01/28

Kirolak

Gaur egun, lurraldeko 28 udalerritan dago abian Kirol Orientazio Zerbitzua, eta Gipuzkoako herritarren % 77engana iristen da.