Albisteak
Gipuzkoako albisteak
2025/03/31
MugikortasunaGipuzkoako aireportuak bi maiztasun berri ditu Kanariar Uharteetara astean lau egunetan hegan egiteko, konpainia horri esker. Gainera, Kanarietako aireportuen arteko doako konexio-hegaldiak mantenduko dira.
2025/03/28
MugikortasunaNoemí López Gobernuak Gipuzkoan duen ordezkariordeak ere parte hartu du bileran, zeinetan dokumentu hori arautuko duten gidalerro nagusiak azaltzeko balio izan duen. Protokolo hay tresna "integrala eta proaktiboa" izango da Gipuzkoako hiriarteko garraio publikoan indarkeria matxistak prebenitzeko eta horien aurka borrokatzeko.
2025/03/27
MugikortasunaAzkoitian dagoen eta aurten lehen mendea betetzen duen konpainia honek hogeita hamar autobus inguru ditu gaur egun (horietatik 22 Lurraldebusekoak) eta 65 pertsona enplegatzen ditu. Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak hamaika ibilgailu berri (bederatzi autobus eta bi mikrobus) sartuko ditu datozen hilabeteetan bertan. Ibilgailu horiek 2023ko uztailetik sartu diren bostei gehituko zaizkie, eta horrek sekulako jauzi kualitatiboa ekarriko du eskaintzen den zerbitzuan, autobus jasangarriagoak eta eraginkorragoak izateaz gain, erosoagoak ere badirelako.
2025/03/10
MugikortasunaAzkar jokatuta, autobusean zihoala bihotzekoak eman zion Lurraldebuseko erabiltzaile baten bizitza salbatu zuen. Hori dela eta, astelehen honetan, aitortza egin zaio Aldundian egindako ekitaldi batean, non Susana García Chueca Mugikortasun Iraunkorreko sailburuak ere parte hartu duen.
2025/02/28
MugikortasunaAzahara Domínguez diputatuak jakinarazi duenez, gaurtik martxoaren 16ra, Emakumearen Nazioarteko Eguna dela eta, Lurraldebuseko autobusek kanpaina honetarako prestatu diren eta Gipuzkoako hiriarteko autobus-zerbitzuaren barruan emakumeek dituzten rolak erakusten dituzten kartelak eta bideoak erakutsiko dituzte. Bideoek, gainera, sare sozialetan ere izango dute zabalkundea.
Espainiako Gobernuak Euskadin duen ordezkari Marisol Garmendia, Mugikortasun Iraunkorreko sailburu Susana García Chueca eta Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatu Azahara Domínguez Hondarribiko aireportuko zuzendari José Manuel Sánchez Losadarekin bildu dira, Hondarribiko aireportuaren egoerari buruz hitz egiteko eta azpiegitura horren erronkei heltzeko
2025/02/20
MugikortasunaAzahara Domínguez diputatuak jakinarazi duenez, 2023an baino 2,3 milioi bidaia gehiago egin dira, eta emakidaduna guztiek orain arte zituzten erregistroak hobetu dituzte. Garraio publikoaren erabilera sustatzeko neurriak, milaka errefortzu eta zerbitzu berezi martxan jartzea eta zerbitzuak herritarren benetako beharretara egokitzea, zerbitzua gero eta erakargarriagoa eginez, dira, besteak beste, Lurraldebusen urte historiko berri baten atzean dauden arrazoiak.
2025/02/10
MugikortasunaAzahara Domínguez diputatua Jabier Zabaleta Ertzaintzaren Gipuzkoako lurralde-buruarekin bildu berri da, hainbat eragileekin egiten ari den bilera-sortaren barruan, Lurraldebuseko indarkeria matxisten aurkako lehen protokoloa egiten aurrera egiteko.
Bileran, bi erakundeetako ordezkariek herriko zein inguruko mugikortasunari eta turismoari eragiten dieten gaiak jorratu dituzte.
2025/01/27
MugikortasunaGipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzaren (GGLA) presidenteordeak jakinarazi duenez, batzarrak argi berdea eman dio neurri horri
2025/01/21
MugikortasunaAzahara Domínguez diputatua sektoreko ordezkariekin bildu da taxiaren egoera aztertzeko, azken asteetan hartutako neurriak baloratzeko eta lankidetzaren bidean lanean jarraitzeko, beharrizan berrietara egokituko den gero eta zerbitzu hobea emateko helburuarekin.
2025/01/17
MugikortasunaDiputatuak bisitatu duen Irungo zentro honek, Garraioko eta Logistikako Goi Mailako Gradua eskaintzen du, eta, berrikuntza gisa, Garraioko Ibilgailuak Gidatzeko Teknikariaren Erdi Mailako Gradua. Bisitaz gain, bilera bat egin da ikastetxeko arduradunekin, irakasleekin eta ikasleekin.
2025/01/15
MugikortasunaOtsailaren lehen asteburutik apirilaren amaierara arte, zerbitzu indartuak egongo dira BU12 eta BU13 lineetan (Donostia-Astigarraga-Hernani) eta BU40G gaueko linean (Andoain-Urnieta-Hernani-Astigarraga-Donostia). Gainera, Donostialdeko Erregimen Bereziko Eremurekin, taxien kopurua ere handitu egingo da, eta txotx denboraldia "inoizko konexiorik onena izango du garraio publikoaren bitartez".
2025/01/10
MugikortasunaBilerak Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademian gauzatzen diren berdintasun-politikak zuzenean ezagutzeko balio izan du. Hainbat neurriei buruz hitz egin da, hala nola garraio publikoko profesionalen prestakuntza eta jarduna hobetu, bai eta erabiltzaileak sentsibilizatzeko beharra ere. Besteak beste, garraio publikoa behar bezala erabiltzeko dekalogo bat sortzearen interesa aztertu da, berdintasunaren ikuspegian eta indarkeria matxistekiko zero tolerantzian eragiteko. Gainera, segurtasun-indarren, garraio-langileen eta erakundeen arteko koordinazioaren garrantzia nabarmendu da, indarkeria matxistaren edozein gertakariren aurrean erantzun eraginkorra ziurtatzeko
Bi erakundeetako ordezkariek topaketa bat izan dute herriko mugikortasunari eta turismoari buruzko gaiak lantzeko.
2024/12/27
MugikortasunaPasaia, Errenteria, Oiartzun, Lezo, Astigarraga, Hernani, Usurbil, Andoain, Lasarte-Oria eta Urnietako 118 taxi Donostian lan egiteko baimenduta egongo dira abenduaren 30etik aurrera.
2024/12/23
MugikortasunaMugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak sare sozialetan, Lurraldebuseko autobusetan eta geltokietako pantailetan zabalduko den bideo bat egin du, Gabonetan ere gipuzkoarrak autobusa erabil dezaten. Gainera, emakidadunek zerbitzu bereziak jarriko dituzte abenduaren 25eko eta urtarrilaren 1eko goizaldeetan, iaz egin zen bezala
2024/12/18
MugikortasunaMugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak Guztiok Mugituz saria eman die bi elkarteei, UPV/EHUko Carlos Santamaria zentroan egin den ekitaldian. Bertan izan da, besteak beste, Susana García Chueca Mugikortasun Iraunkorreko sailburua
Ortzibiako presidente eta Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatua Azahara Domínguezek jakinarazi duenez, Binter airelineak operatuko duen konexio berria martxoaren 31tik aurrera hasiko da, eta astean bi konexio izango ditu, astelehen eta ostiraletan, Tenerife iparraldeko aireportuarekin.
Diputatuak eta alkateak herriko Lurraldebus zerbitzuarekin lotutako gaiak jorratu dituzte, baita naturarekin, ezagutzarekin eta zaintzarekin lotutako baliabide turistikoak ere.