Albisteak
Gipuzkoako albisteak
2026/05/08
AzpiegiturakBi hilabeteko epea izango dute lanek. Galtzada berritu egingo da zoladuraren egoera hobetzeko, eta udaletxearen aurrean errepidea eta espaloiak kota berean jarriko dira horrela oinezkoen irisgarritasuna ere hobetuz
2026/05/08
Lurralde OrekaInformazio saioa maiatzaren 14an izango da, 18:00etan, Bidania-Goiatzeko udaletxean.
2026/05/07
MugikortasunaAzahara Domínguez diputatuak azaldu du bidaien % 46,9 Donostiatik egin direla, eta gainerako % 53,1 Goierritik eta Urola Garaitik atera direla.
MUBILek bere hazkunde-estrategia aurkeztu du lehen urteurrenean, eta sektoreko enpresen hazkundera bideratutako eraikin berri baten sorrera iragarri du; 7,5 milioi euroko inbertsioa izango duena. Eider Mendozak adierazi du zentroa martxan jartzeak "aurreikuspen guztiak" gainditu dituela, eta ziurtatu du instalazio berriek "industriaren eta ekonomia berriaren sorkuntzaren zerbitzura dagoen ahalmen eraldatzailea" handituko dutela.
2026/05/06
IngurumenaJosé Ignacio Asensio, diputatu nagusiorde eta Jasangarritasuneko diputatuak, IFAT 2026an parte hartzen ari da, Gipuzkoako enpresen ordezkaritza nabarmenarekin batera, eta lurraldea ekonomia zirkularrean eta ingurumen-berrikuntzan erreferente gisa kokatu du.
2026/05/05
AzpiegiturakLanak udazken honetan egingo dira, eta bide sarearen segurtasuna eta iraunkortasuna hobetzea ahalbidetuko dute
2026/05/05
MugikortasunaAzahara Domínguez diputatuak azaldu duenez, "Bidasoaldeko ostalaritzako langileek egindako eskaerari erantzunez, E78 lineak (Hondarribia>Irun) igandetik ostegunera ere zerbitzua izan dezan egingo dugu. Irteerak 23:15ean, 23:45ean eta 00:15ean izango dira Irunerako noranzkoan, eta 23:30ean, 00:00etan eta 00:30ean Hondarribirako noranzkoan. Hobekuntza hori maiatzaren 17an, igandean, sartuko da indarrean.
2026/05/05
GobernantzaGobernu Kontseiluaren erabakiak
Arrasateko Iturbide egoitzako berritzen lanek Gipuzkoak pertsonalizazioan oinarritutako zaintza ereduarekiko duen konpromisoa berresten du; eredu honek lehentasuna ematen dio egoiliarraren bizi-kalitateari, autonomiari eta komunitateari. 1,2 milioi euroko inbertsioari esker, lehen solairua osorik egokitu da, 20 plazako espazioa eratuz 19 logelatan —18 banakakoak eta 1 bikoitza, guztiak bainugela propioarekin— eta espazio komun berriak gehituz
2026/05/04
IngurumenaGipuzkoako Bidegorrien Foru Sarea funtsezko azpiegitura da eguneroko mugikortasunerako, batez ere lanegunetan eta lanarekin, ikasketekin eta zerbitzuak eskuratzearekin lotutako joan-etorrietan erabiltzen baita.