Ogi-apurra

Albiste guztiak - izenburua

Gipuzkoako albisteak

Custom Filter

tik
ra

Category Facet

Category Facet

0 emaitza erakusten

Bilaketaren emaitzak

10
Rafaela Romerok GGLAko txandakako presidentzeta uzten du izugarrizko kudeaketa eginez eta MUGI txartelak historiako daturik onenak sendotuz

2023/02/10

Mugikortasuna

Azken lauhilekoan, hileko 11.000 txartel berri egin dira batez beste. Urteko hazkundeari dagokionez, nabarmentzekoa da gazteen kolektiboa: 2022an 101.151 gazte ziren txartelaren titularrak, eta 2019an, berriz, 91.456.

10 enpresak jaso dute Naturklimeko Borondatezko Karbono Funtsaren aitorpena

2023/02/09

Ingurumena

12.000 tona CO2 baliokide konpentsatu dituzte guztira. 100.000 eurotan balioesten da hori.

Prestakuntzako programa bat eta entseatzeko espazioak izango dira Katapulta Tour Gipuzkoaren VIII. edizioko berritasun nagusiak

2023/02/09

Kultura

Gipuzkoako Foru Adundiaren Kultura eta Gazteria Departamentuak sustatzen du musikako eta formatu txikiko arte eszenikoetako programa, eta aurten 65 emanaldi izango ditu. Edizio honetan, aurkeztutako proiektuen errekorra gainditu da.

Adinberrik 24 proiektu berritzaile bultzatu ditu zainketen arloan aurrera egiteko

Proiektuak 2022tik 2024ra bitartean garatzen ari dira, eta 2 milioi euroko bultzadarekin, silver economy-n eta zainketen eremuan sakontzeko ekimenak aktibatu dira.

Tenerifeko Kabildoak Gipuzkoa bisitatu du hiri-hondakinak kudeatzeko gure eredua ezagutzeko

2023/02/08

Ingurumena

Asensio: “Beste behin ere, Gipuzkoako eredua Espainian eta Europan hondakinak kudeatzeko sistemen erreferente nagusi bihurtu da, azpiegiturekin eta araudiekin erakutsi dugun gaitasunagatik, hondakinen tratamendua etorkizuneko aukera bihurtzeko ekonomia zirkularraren garapen handiarekin”.

Gipuzkoako enpresek 2021ean baino %13,2  gehiago saldu zuten pasa den urtean

2023/02/07

Gobernantza

Eider Mendozak azaldu duenez, lurraldeak urte “oso ona” itxi berri du, gogoratuz 2022an gertatu zirela Ukrainako inbasioak edota energiaren krisia.

Koldo Mitxelena Kulturuneak web berria eta marka berritua estreinatu ditu

2023/02/07

Kultura

Web orriaren helburua da herritarrekiko komunikazioa erraztea. TGA enpresak diseinatutako KMK markak ikusizko identitate indartsuago eta markatuago baterantz eboluzionatzen du.

Gipuzkoak bateriak birziklatzeari eta berrerabiltzeari buruzko jarduera ekonomikoa sortzeko estrategia garatu du

2023/02/07

Ingurumena

Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen Departamentuak, Naturklima Klima Aldaketaren aurkako Fundazioaren bidez, lankidetza-hitzarmen bat sinatu du CIDETECekin, Gipuzkoan jarduera ekonomikoa sortzeko bateriak birziklatzeari buruzko estrategia komuna gauzatzeko.

Otsailaren 12an, haur minbizidunen nazioarteko eguna dela eta  elkartasun Ipar martxaren 10. edizioa izango da.

ASPANOGI Adingabe Minbizidunen Familien Gipuzkoako elkartea da. Helburu nagusiena adingabe minbizidunaren eta bere familiaren bizi maila hobeagotzea da, gaixotasunaren berri ematen den unetik beraien beharrei erantzun bat emanaz. Gaixotasunaren prozesu guztian zehar eta ondoren, euskarria eta akonpainamendua ematen saiatzen gara. Gure urteko programaketa aurrera eramaten da Foru Aldundi Gorenaren Gizarte Politika departamenduak ASPANOGI-rekin 2019 lehen aldiz sinatutako hitzarmenari esker. Gaur egun hitzarmenak aurrera jarraitzen du.