Ogi-apurra

Albiste guztiak - izenburua

Gipuzkoako albisteak

Custom Filter

tik
ra

Category Facet

Category Facet

0 emaitza erakusten

Bilaketaren emaitzak

10
Gipuzkoak eta Pirinio Atlantikoek harremanak sendotu dituzte mugaz gaindiko lehen partaidetzazko aurrekontuekin

Bi erakundeek deialdi bateratua egin dute, mugaren bi aldeetan ekimen eta proiektu partekatuen garapena bultzatzeko.

"Gipuzkoa lankidetzaren lurralde gisa indartzen ari da"

Markel Olano diputatu nagusiak lurraldeko proiektu estrategikoak xehetu ditu, eta Etorkizuna Eraikizek “gobernatzeko modu berri bat” ezarri duela adierazi du, “erakundeen eta gizartearen arteko lankidetzan oinarritua”.

Gipuzkoak 2020an galdutakoa berreskuratu eta 2021eko zerga bilketa % 15,2ko igoerarekin itxi du

2022/01/26

Ogasuna

Foru erakundeak aurreko ekitaldian baino 705,2 milioi gehiago jaso ditu.

1,3 milioi euro bideratuko dira aurten landa-bideak hobetzeko

Aurreko legealdiaz geroztik, ia 400 kilometroko jarduketak egiten lagundu du foru erakundeak Gipuzkoako bideetan, lurralde oreka helburutzat hartuta.

38 urteko ibilbidearen ostean, Atzegi Babes Fundazioak izena aldatu eta egoitza berria ireki du Donostian

Gertuan Fundazioak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta desgaitasuna duten pertsonei arreta ematen dieten gizarte erakundeek harremanak estutu dituzte pertsona guztien “parte-hartze osoa” lortzeko.

“Herritarrekin elkarlana ezinbesteko balioa da Gipuzkoaren etorkizuna guztion artean eraikitzeko”

Diputatu nagusiak eta Arrasateko alkateak bilera egin dute herriko egitasmo nagusiak partekatzea helburu; herriz herriko bilerei ekin die horrela Markel Olanok, tokian tokiko ekarpenak aztertu asmoz.

Gipuzkoak FITUR azokan parte hartu du, Elkanoren lehorreratzearen urteurrena eta Inaziotar Urtea mugarritzat hartuta

2022/01/19

Turismoa

Aldundiak eskualdeekin batera aurkeztu ditu lurraldeko alderdi turistiko erakargarriak, 107 herrialde biltzen dituen azoka honetan.

720.000 euro herritarren partaidetza sustatzeko ekimenak laguntzera

2022/01/18

Gobernantza

Foru erakundeak %37 igo ditu arlo honetara bideratutako baliabideak, pasa den urtean eskari kopurua igo ezin zelako eta gai hau sustatu nahi duelako.

URA agentziak, Foru Aldundiak eta Añarbeko Urak 4,4 milioi euro inbertituko dituzte

Donostiako Anoeta ibarbideko saneamendua hobetzeko gauzatuko dira obrak.