Ogi-apurra

Albiste guztiak - izenburua

Gipuzkoako albisteak

Custom Filter

tik
ra

Category Facet

Category Facet

0 emaitza erakusten

Bilaketaren emaitzak

10
Gipuzkoako Foru Aldundiak errepideen egoeraren azken eguneraketa eskaini du

Lur-jausiek eta eguraldi gogorrek hainbat errepide kaltetu dituzte; garbiketa lanak etengabe ari dira egiten, eta segurtasuna da une honetako lehentasuna.

Uholdeek eragindako errepideen egoeraren eguneraketa

GI-2130-A, GI-2131 eta GI-2133 errepideak ireki dira. GI-3371 errepidea Gaintzan eta GI-3071 errepidea Altzo-Azpirako sarbidean itxita jarraitzen dute.

Urola Garaia eta Goierri Donostiarekin eta alderantziz lotzen dituen Lurraldebuseko lineak 16.000 bidaia baino gehiago izan ditu lehen asteetan

2025/06/13

Mugikortasuna

Apirilaren 28tik ekainaren 4ra 7.580 bidaia egin dira Donostiarako norabidean, eta 8.443 Zumarraga-Legazpi norabidean

Gipuzkoak bere eredu energetiko jasangarria indartu du eskualdeetarako 600.000 euroko inbertsioarekin

2025/06/13

Ingurumena

Gipuzkoako Foru Aldundiak hitzarmena sinatu du lurraldeko hamar garapen agentziekin, energia berriztagarriak, eraginkortasun energetikoa eta pobrezia energetikoaren aurkako borroka tokiko eta partaidetzazko ikuspegitik sustatuko dituzten energia planak bultzatzen jarraitzeko.

Gipuzkoak udalekuen esperientzia aitzindari bat sustatzen du desgaitasuna duten gazteek gaua ere igaro dezaten

2025/06/13

Gazteria

Gazteria Departamentuak Kirol Egokituaren Gipuzkoako Federazioaren esku jartzen du Hondarribako aterpetxea. "Inklusioan eta aukera-berdintasunean aurrerapausoa da, Gipuzkoako gazte guztiek uda aberasgarri, autonomo eta esperientzia ahaztezinez gozatzeko aukera izan dezaten", azpimarratu du Goizane Alvarez, Kultura eta Gazteria diputatuak.

Amaitu da Amezketako mugikortasuna eta natura-ingurunea eraldatuko dituen saneamendu eta bidegorriaren proiektu integralaren lehen fasea

Aldundiak, Gipuzkoako Urak eta Amezketako Udalak 4,63 milioi euroko inbertsioa duen proiektu estrategikoa bultzatu dute.

Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak Lurraldebuseko geltoki berriak jarriko ditu Gaintxurizketan, erabiltzaileek garraio publikorako sarbide segurua izan dezaten

2025/06/12

Mugikortasuna

Geltoki berri horiek E20 (Hondarribia>Donostia), E26 (Irun>Donostia N-I), E27 (Hondarribia>Donostia N-I) eta E77 (Hondarribia>Donostia gaua) lineei eragingo diete, eta Perrene auzoan egongo dira, Muebles Rey parean (Hondarribirako norabidean) eta Errekalde bailaran, Euskotreneko geralekutik metro gutxira (Donostiarako norabidean), eta GI-636 errepidearen gainean jarri den oinezkoentzako pasabiderako sarbidea izango dute.

Gipuzkoak bere dashboard digitala aurkeztu du: mugikortasun adimentsu eta lurralde kohesioaren aldeko apustu berritzailea

MUBILek, Foru Aldundiak, MIT Media Labek eta Tecnunek bultzatutako proiektu honek iraultza handia dakar hiri plangintzara, 80 zerbitzu eta garraiobide anitzi buruzko datu zehatzekin.

Zarauzko Antoniano ikastetxeak irabazi du fiskalitateari buruzko ideia berritzaileen junior lehiaketa

2025/06/12

Ogasuna

93 ikastetxek eta 3.236 ikaslek egin dute aurten zerga heziketaren inguruan Gipuzkoako Foru Ogasunak bultzatzen duen unitatea

Gipuzkoa aitzindaria muturluzea kontserbatzeko neurri aktiboak garatzen,maiatzetik desagertzeko arriskuan dauden espezieen zerrendan

2025/06/11

Lurralde Oreka

Urumea, Leitzaran eta Bidasoa ibaien goi-ibarretan bizi den ugaztun hori galtzeko arrisku larrian dauden espezieen zerrendan sartu da. Gipuzkoako Foru Aldundiak 20 urte baino gehiago daramatza hura zaintzen, abangoardiako kudeaketa–teknikak aplikatuz. LIFE Kantauribai programa indartuz, espezie horren ezagutzan eta berreskurapenean aurrera egitea espero da.