Ogi-apurra

Albiste guztiak - izenburua

Gipuzkoako albisteak

Custom Filter

tik
ra

Category Facet

Category Facet

0 emaitza erakusten

Bilaketaren emaitzak

10
Aldundiak pozik hartu du Zerga Erreformaren Foru Arauaren proiektua onartzeko lortutako akordioa

2025/03/13

Ogasuna

· “Proposamen sendoa eta koherentea da, eta eragin positiboa izango du Gipuzkoako herritarren ongizatean”, adierazi du Eider Mendoza diputatu nagusiak, eta positibotzat jo du Elkarrekin-Podemosen adostasunerako borondatea eta ausardia, “herrialde gisa ditugun erronkei fiskalitatetik erantzuteko erreforma bat garatzeko”.

Día C, hispanieraz hitz egiten duen publizitate-ekitaldi garrantzitsuena, Gipuzkoan egingo da martxoaren 21ean eta 22an

2025/03/12

Turismoa

Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatu Azahara Domínguezek eta c de c-ko zuzendari nagusi Curro Palmak asteazken honetan aurkeztu dute Donostian Club de Creatividad-ek antolatutako ekitaldi honen 22. edizioa.

SUESKOLA Fundazioak bere 15. urteurrena ospatuko du 50.000 pertsona baino gehiago trebatuta

2025/03/12

Gobernantza

Irune Berasaluze: “Dei egiten diegu lurraldeko erakunde, enpresa eta entitateei zerbitzu hau funtsezko baliabide bihur dezaten, prebentzioak bizitzak salbatzen baititu”

New Yorkeko Cure biozientzien inkubadora ezaguna bisitatu du diputatu nagusiak, Gipuzkoarekin elkarlan bideak lantzeko helburuarekin

“Benetan pozgarria da zenbateko atentzioa sortzen duen Manhattanen gure lurraldean hedatzen ari den biozientziei lotutako estrategiak”, adierazi du Eider Mendozak, bihar Imanol Pradales lehendakariarekin IBMko egoitza Nagusia bisitatu aurretik

Gipuzkoako enpresen salmentek % 2,5 egin dute gora urtarrilean aurreko urtearen aldean

2025/03/12

Ogasuna

· Ogasun eta Finantzetako hileroko txostenaren arabera, esportazioek % 3,1 egin dute gora 2025eko lehen hilean, 2024ko aldi berarekin alderatuta, nahiz eta nazioarteko ekonomiaren testuinguruan ziurgabetasuna izan nagusi.

Arturo Valls, Omar Ayuso, Sonsoles Ónega, Nacho Vigalondo, Ane Gabarain, Martin Urrutia, Ana Wagener, Josep Cister eta Carles Portak ‘Crossover. Cultura de Series’ jaialdiaren 8. edizioan parte hartuko dute

2025/03/12

Kultura

Crossover Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura sailak sustatutako eta Kultur Factory kultur agentziarekin elkarlanean antolatutako jaialdia da. Crossover-en estreinaldi esklusiboak izango dira: ‘La caza del solitario’, Movistar Plus+-en true crime original bat, eta ‘Mariliendre’, Atresplayer-en jatorrizko telesaila, Javier Calvok eta Javier Ambrossik ekoitzia

Gazteria Departamentuak Gazteak Auzolanean programako 2025eko laguntzen deialdia ireki du, gazteek talde lanean egindako bost proiektu diruz laguntzeko

2025/03/12

Gazteria

Deialdian 18 eta 30 urte bitarteko gazteek parte har dezakete, eta apirilaren 4ra arte aurkeztu ahal izango dituzte proposamenak; hautatzen diren proiektuek 1.500 eta 5.000 euro bitarteko laguntza jasoko dute.

Marta Funesek jaso du 2024ko Carmen Adarraga Saria

2025/03/11

Kirolak

2024ko Carmen Adarraga Sariak Marta Funesek eskola kirola sustatzeko egindako lan nekaezina eta kirol jardueraren bidez genero berdintasunarekin eta gizarteratzearekin izan duen konpromisoa aitortzen ditu.

Aldundiak “buru belarri” ekingo dio euskarari bultzada berri bat emateko Euskaraldiari begira

2025/03/11

Gobernantza

Maiatzaren 15etik 25era egingo den datorren edizioan, Aldundiak ahaleginak egingo ditu erakundearen baitan hizkuntza ohituren aldaketak iraunkorrak izan daitezen.

Jasangarritasun Departamentuak 1.300 poltsa birziklatu eman dizkio Gipuzkoako Elikagai Bankuari, bere gizarte- eta ingurumen-konpromisoa indartuz

2025/03/11

Ingurumena

Gipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasun Departamentuak, Zinemaldiarekin, Emaus Gizarte Fundazioarekin eta SpanSet enpresarekin batera, % 100 birziklatutako 1.300 poltsa eman dizkio Gipuzkoako Elikagai Bankuari.