Ogi-apurra

Albiste guztiak - izenburua

Gipuzkoako albisteak

Custom Filter

tik
ra

Category Facet

Category Facet

0 emaitza erakusten

Bilaketaren emaitzak

4
Aldundiak Euskadiko migrazioari eta Giza Eskubideen Europako Auzitegiaren jurisprudentziari buruzko jardunaldia antolatu du

Gunea aretoan izan da topaketa, eta bertan, adituek araudiak Euskadiko migrazio-egoeran duen eragina eta garrantzia aztertu dute.

Kirol Departamentuak Gipuzkoako Txirrindularitza Federazioaren krisia desblokeatu du eta hauteskundeak deitu ditu klubei lidergoa itzultzeko

2024/10/08

Kirolak

Alternatibak aztertu ondoren, bi erakundeek erabaki dute Aldundiak batzorde betearazlea ordezkatzea, Federazioaren eginkizun guztiak bere gain hartuta. Bestela, urtero lurraldean egiten diren ehun bat lasterketen % 82 federazioaren babesik gabe geratuko lirateke.

Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak Hain Gipuzkoa sarien lehen edizioa deitu du lurraldean egin diren eta kalitatezko helmuga jasangarri gisa kokatzen lagundu diguten ekintzak aintzatetsitzeko

2024/10/08

Turismoa

Lehenengo edizio honetan hiru kategoria egongo dira. Alde batetik, Ibilbide Profesionalaren Hain Gipuzkoa Saria, enpresa- eta lanbide-ibilbideagatik Gipuzkoa kalitatezko helmuga turistiko lehiakor eta iraunkor gisa posizionatzen lagundu duten edo laguntzen ari diren pertsonak aintzatestea helburu duena. Bestetik, Hain Gipuzkoa Saria proiektu iraunkorrari, eskualde- edo toki-izaerako turismo-erakundeei zuzendutako saria, beren eragin-eremuan gizarte, ingurumen eta ekonomia arloko jarduketen bidez ekimen arduratsu eta iraunkorrak gauzatu dituztenei. Eta, azkenik, Digitalizazioaren Hain Gipuzkoa Saria, turismo-sektorean digitalizazioaren eta berrikuntzaren bidez lehiakortasuna bultzatzeko egindako ahaleginak sarituko dituena.

Legazpiko TEKek 155.000 euroko laguntza jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasun Departamentutik

2024/10/08

Ingurumena

Hiru instalazio fotovoltaiko egingo dira eta energia-komunitateak udalerri osoa hornituko du, Brinkola eta Telleriarte landa-auzoak barne. 300 familiak eta saltokik parte hartu ahal izango dute Legazpiko TEKen.