Albisteak
Gipuzkoako albisteak
2026/09/03
IngurumenaJosé Ignacio Asensio Jasangarritasun diputatuak, Gloria Vázquez Ingurumen Administrazioko zuzendariak eta Martín Aramendi Ataungo alkateak Arrondo auzoan kokatutako azpiegiturak bisitatu dituzte.
2026/09/03
Diputatu NagusiaAldundiak egindako ikerketa- eta kontserbazio-lanei esker, balio historiko zein sinboliko handia duten bankuen historia eta ondare-balioaren ezagutzan sakondu eta kontserbazioa bermatu da. Zestoakoak mota honetako bakarrak dira.
2026/09/02
IngurumenaGipuzkoako VI. Natura eta Ingurumen Zinemaldiaren erakustaldia irailaren 7tik 12ra egingo da Donostian eta Tolosan, eta gizakien eta naturaren arteko harremana lantzen duten sei proposamen eskainiko ditu.
Instituzioetako, gizarte-entitateetako, udalerrietako, autonomia-erkidegoetako, unibertsitateetako, Europako ebaluazio-agentzietako eta nazioarteko erakundeetako 350 ordezkarik baino gehiagok parte hartu dute Gipuzkoako zaintza-ereduan mugarri bat ezartzen duen proiektuaren aurkezpenean. Agentzia Gipuzkoako Foru Aldundiak bultzatzen du, Donostiako eta Eibarko udalekin batera, eta zentroak, zerbitzuak, erakundeak, bizi-kalitatea eta gizarte-politikak ebaluatzeko sortu da, helburu argi batekin: pertsonen bizi-kalitatea hobetzea. Atzo bertan, Gizarte Zerbitzuen Kalitatea Ebaluatzeko Agentzien Europako Sarea eratu zen, Gipuzkoak sustatuta.