Albisteak
Gipuzkoako albisteak
"Ezarri eta Inzu bezalako enpresa eta talde sendoak ezinbestekoak dira Gipuzkoaren lehiakortasun eta egonkortasunerako", azpimarratu du Eider Mendoza diputatu nagusiak. Aldundiak Gipuzkoako ekonomiaren eragile diren enpresengandik gertu egoteko eta haiekin batera lan egiteko konpromisoa berretsi du.
2026/04/07
OgasunaGaurko 12:00ak arte, autolikidazio proposamen bat jaso duten pertsonen % 5,3k onartu dute, Gipuzkoako Foru Ogasunaren datuen arabera
2026/04/07
Gizarte PolitikaZainketa eta Gizarte Politiketako Departamentuak programa espezifiko bat bultzatu du, garuneko paralisia duten haur eta nerabeei 33 arreta egun gehiago emango dizkiena Aspace Gipuzkoako zentroetan.
2026/04/02
OgasunaHiru Lurralde Historikoen eskuduntza fiskal propioari esker, foru aldundiek Irango gatazkak eragin ditzakeen ondorioak arintzeko adostu dituzten zerga neurriak aurkeztu dituzte gaur goizean. Helburua da Ekialde Hurbileko gerraren ondorioek eta ziurgabetasunak hiru lurraldeetako ekonomian, inbertsioan eta enpleguan izan dezakeen eragina arintzea. Neurri horiek, nagusiki, hauek dira: zerga zorrak geroratzea, PFEZaren ordainketa zatikatua egitetik salbuestea, eskuratutako aktibo berrien ezohiko amortizazio azeleratua, enplegua sortzearen kenkari gehitua. Era berean, aldundiek konpromisoa hartu dute BEZaren itzulketen tramiteak arintzeko, hartara enpresek finantzaketa handiagoa izan dezaten.