Ogi-apurra

Albiste guztiak - izenburua

Gipuzkoako albisteak

Custom Filter

tik
ra

Category Facet

Category Facet

0 emaitza erakusten

Bilaketaren emaitzak

4
Foru Aldundiak nabarmendu du Ingeteam enpresak berrikuntzaren eta dibertsifikazioaren alde egindako apustua gakoa dela industria-lehiakortasuna indartzeko

Eider Mendoza diputatu nagusiak eta Unai Andueza Ekonomia Sustapeneko eta Proiektu Estrategikoetako diputatuak konpainiak Beasainen dituen instalazioak bisitatu dituzte, Madrilen egindako WindEurope azokan izandako topaketari jarraipena emateko. Ingeteam nazioarteko erreferentea da trantsizio energetikorako teknologietan, bere fakturazioaren % 5 baino gehiago I+Gra bideratzen du, eta sektore estrategiko askotarako irtenbideak garatzen ditu.

Egoitzen koordainketa eta garraio publikoko deskontuak, foru gobernuaren eta Elkarrekin Podemosen artean lortutako akordioetako bi

2025eko abenduan lortutako aurrekontu akordioak 19 milioi euroko inpaktua du guztira Gipuzkoako historiako aurrekontu handienetan, non erdia baino gehiago gastu sozialera bideratzen den

Jasangarritasun Departamentuak Antzuola eta Bergara arteko bidegorri berria inauguratu du, 1,4 milioi euroko inbertsioa egin ondoren mugikortasun seguruagoa eta jasangarriagoa sustatzeko

2026/07/23

Ingurumena

800 metroko foru-tarte berriak jarraipena ematen dio bi udalerrien arteko bidegorriari, eta eguneroko joan-etorrien segurtasuna hobetzen du.

DeepTek Gipuzkoa Fundazioak programa berri bat aurkeztu du deeptech enpresen sorrera eta hazkundea bizkortzeko

Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Kutxa Fundazioak bultzatutako ekimenak ekintzailetza-programa berri bat jarri du abian, Gipuzkoaren potentzial zientifiko eta teknologikoa enpresa berritzaile berri bihurtzeko, industria-lehiakortasuna indartzeko eta nazioarteko talentua eta inbertsioa erakartzeko. Programak Columbus Venture Partners eta BeAble izango ditu partner estrategiko gisa, nazioarteko esperientzia emanez deeptech inbertsioan, transferentzia teknologikoan eta enpresa berritzaileen eskalatuan.