Albisteak
Gipuzkoako albisteak
2025/10/02
Diputatu NagusiaKomunitatea eta demokrazia: etorkizun ikuspegia Gipuzkoatik jardunaldia antolatu dute Donostian, hainbat adituren partaidetzarekin, Ipuskoa 1025-2025 milurtekoaren egitarauaren barnean. Diputatu nagusiak iragarri du Foru Aldundiak, hainbat alorretako eragile eta herritarrekin elkarlanean, komunitatea indartzeko estrategia integrala landuko duela.
2025/10/01
Gizarte Politika• Gipuzkoako Foru Aldundiak, Nagusilanek eta Kutxa Fundazioak aurkeztu dute gaur erreserba digitaletarako plataforma bat, eguneko zentroek, egoitzek eta beste gizarte-baliabideak aukera izan dezaten musika, antzerkia eta beste diziplina artistikoetako emanaldietara gerturatzeko. • Aurkezpena borobiltzen duen lema berria ere aurkeztu da gaurkoan: “Zure artea, euren irribarrea. Egin bat Nagusilaneko boluntariotzarekin”.
"Irakurri, hitz egin, abestu eta jolastu" lelopean, Bookstart Euskadi-Gipuzkoa programaren laugarren edizioa aurkezten da. Irakurzaletasuna sustatzeko doako programa da, eta urtero euskarazko, gaztelaniazko eta ingelesezko liburuak ematen dizkie 0 eta 3 urte bitarteko haurrei, eta 5 urtera artekoei, biztanle gutxiko eremuetan. Hala, aurten, Ataunek, Idiazabalek eta Legorretak bat egingo dute Alkiza, Larraul, Lasarte-Oria, Ordizia, Orio eta Urnietako udalerriekin, non dagoeneko abian dagoen ekimena.
2025/09/30
Diputatu NagusiaMunduan “ziurgabetasuna” hedatzen ari den honetan, Eider Mendoza diputatu nagusiak “elkarlanera” eta “akordioak lortzera” dei egin die oposizioko batzarkide taldeei, BNetako Politika Orokorreko bilkuran. Etorkizuneko zaintza beharrei begira, ekipamendu berrietarako inbertsioak gauzatzeko sozietate publiko berria sortuko duela iragarri du diputatu nagusiak, “gaurko eta biharko gipuzkoarren ongizate integrala bermatzeko”. Ukrainako inbasioaren eta Gazako genozidioaren biktimak izan ditu gogoan Mendozak eta sarraskia eteteko eskatu dio Israelgo gobernuari.
2025/09/30
GobernantzaGobernu Kontseiluaren erabakiak
2025/09/29
KulturaGoizane Alvarez Kultura diputatuak azaldu duenez, ekimenaren helburua kontakizun historikoari heltzea da, “hiru ardatzetatik: ikerketa historiografikoa; kazetaritza, memoria eta testigantza pertsonala, eta fikzio literarioa”. Egitarauak hiru ponentzia izango ditu, eta horietako bakoitza Donostian zein Gasteizen egingo da urrian zehar.
2025/09/29
IngurumenaGipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasun Departamentuak medikuntzan, psikologian, elikaduran, haurtzaroan, landa-komunitateetan eta artean adituak diren dozena bat pertsona bildu ditu krisi klimatikoaren inpaktu emozionalei nola aurre egin eztabaidatzeko.
2025/09/29
Gizarte PolitikaDonostiako Orfeoiak, Musikenek eta Euskadiko Orkestrak jasoko dute Aspalagun 2025 Saria, urriaren 4an, Zuloaga Plazan. Aspace Egunean izango dira baita ere martxa, bazkaria eta adin guztietarako jarduerak, tartean musika, karaokea, puzgarriak eta zozketa ugari.