10/2021 Legea, abenduaren 9koa, Euskadiko Ingurumen Administrazioarena
7.2 artikulua. Lurralde historikoetako foru-organoei dagozkie, bestalde, Autonomia Erkidegoko erakunde komunen eta lurralde historikoetako foru-organoen arteko harremanei buruzko azaroaren 25eko 27/1983 Legean aitortutako eskumenez gainera, honako hauek:
Udalek, mankomunitateek eta Gipuzkoako Foru Aldundiak Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioa eratu zuten 2007ko maiatzaren 24an, hiri hondakinen "goi-kudeaketa" kontsortzioaren barruko erakundeen artean burutzeko. Azken tratamendurako hondakinak instalazioetara eraman daitezen, mankomunitateek Transferentzia Estazioetan uzten dituzte hondakinak, eta hondakin horien kudeaketari deitzen zaio "goi-kudeaketa"; bestalde, "behe-kudeaketa" deitzen zaio udal edo mankomunitate bakoitzak auzoz auzo eta herriz herri egiten duen bilketari.
Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak, Gipuzkoako Hondakinen Kudeaketa S.A.U merkataritza sozietatearen bitartez mankomunitateei eskaintzen dizkien zerbitzuak honako hauek dira:
Udal araubidearekin bat etorriz, hiri hondakinen kudeaketa udalei dagokie, eta horiek, bere kabuz edo mankomunitatetan elkartuta, hondakinak jaso, garraiatu eta kudeatu behar dituzte, eskaini beharreko nahitaezko zerbitzua baita. Gipuzkoako Lurralde Historikoko udalak 8 mankomunitatetan elkartu dira kudeaketa eraginkorragoa eta onuragarriagoa izateko. Udalek mankomunitate horiei eskumen gehienak transferitu dizkie:
| Mankomunitatea | Osatzen duten udalak |
|---|---|
| Debabarrena 1 | Deba, Eibar, Elgoibar, Mendaro, Mutriku, Soraluze, Ermua y Mallabia |
| Debagoiena | Antzuola, Aretxabaleta, Arrasate, Bergara, Elgeta, Eskoriatza, Leitz-gatzaga, Oñati |
| San Marcos | Astigarraga, Donostia Hernani, Lasarte-Oria, Lezo, Oiartzun, Pasaia, Errenteria, Urnieta, Usurbil |
| Sasieta | Altzaga, Arama, Ataun, Beasain, Ezkio-Itsaso, Gaintza, Gabiria, Idiazabal, Itsasondo, Lazkao, Legazpia, Legorreta, Mutiloa, Olaberria, Ormaiztegi, Ordizia, Segura, Urretxu, Zaldibia, Zegama, Zerain, Zumarraga |
| Tolosaldea | Abaltzizketa, Aduna, Albiztur, Alegia, Alkiza, Altzo, Amezketa, Andoain, Anoeta, Asteasu, Baliarrain, Belauntza, Berastegi, Berrobi, Elduain, Gaztelu, Hernialde, Ibarra, Ikaztegieta, Irura, Larraul, Leaburu-Txarama, Lizartza, Orendain, Orexa, Tolosa, Villabona, Zizurkil |
| Txingudi | Hondarrabia e Irun |
| Urola Erdia | Aizarnazabal, Azkoitia, Azpeitia, Beizama, Bidania-Goiatz, Errezil, Zestoa |
| Urola Kosta | Aia, Getaria, Orio, Zarautz, Zumaia |
1Debabarrena Mankomunitateak sortu zenetik Mallabia eta Ernua udalerri bizkaitarren hondakinak kudeatzen ditu.
Hauek dira hiri hondakinen alorrean udal eta mankomunitateei dagozkien eskumenak:
Hondakinen sortzailearen eta hondakinak tratatzeko plantaren edo, hala dagokionean, transferentzia estazioaren artean burutzen den hondakinen kudeaketari lotutako jarduketa eta azpiegitura multzoa.
Hauek dira erakunde horiei lotutako hondakinak kudeatzeko jarduerak:
Eusko Jaurlaritzari dagokio, Autonomia Erkidegoko Ingurumena Babesteko 3/1198 Lege Orokorraren arabera, hiri hondakinen kudeaketarako esparru plangintza egitea, eta ontzi kudeaketaren nahiz ontzi hondakinen sistema integratuak baimentzea, ikuskatzea eta zigortzea
Bestalde, hondakin solido gisa katalogatu gabeko beste hondakin mota batzuei dagokienez, Eusko Jaurlaritzari dagokio hondakin arriskutsuak, ez arriskutsuak, bizigabeak eta sanitarioak, besteak beste, arautzea. Horrela, Eusko Jaurlaritzari dagokio ere lehen aipatutako hondakinak sortu edota kudeatzen dituzten ekintzak baimentzeko, ikuskatzeko eta ingurumena kontrolatzeko eta zigortzeko jarduerak gauzatzea, alde batera utzi gabe indarrean dagoen araudiaren arabera tokiko erakundeei dagozkien eskumenak. Informazio gehiago jasotzeko www.ingurumena.eus eta www.ihobe.eus web orrietara sartu zaitezke.