ELKARTIRI
Hustutako herri baten istorioa
Dokumentala
Dokumental faltsu hau Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Gipuzkoako Elkarteen Foroaren arteko lankidetzaren emaitza da. Dokumentalaren helburua elkarteek gure gizartean egiten duten funtsezko lanari balioa ematea da, elkarte horiek gabe mundua nolakoa izango litzatekeen erakutsiz. Simulazio honen bidez, elkarte-sarea bizirik mantentzearen eta herritarren parte-hartzea sustatzearen garrantziaz hausnartu nahi dugu.
PARTAIDETZA
Bideoaren jomuga herritarren parte-hartzea eta herritarren eta erakundeen arteko elkarlana sustatzea da. Elkarteak funtsezko zubiak dira gizarte aktiboago eta konprometituago bat eraikitzeko.
ENPATIA
Gure bizilagunekiko enpatia handiagoa sustatu nahi dugu. Elkarteek gogorarazten digute ezen, elkarrekin, komunitate solidarioagoak eta batuagoak sor ditzakegula.
KOHESIOA
Gizarte kohesionatu batean bizitzea funtsezkoa da gure ongizate kolektiborako. Elkarteak funtsezko zutabeak dira gizarte-loturak bizirik mantentzeko eta kide izatearen sentimendua indartzeko.
LANKIDETZA
Elkarteak, herritarrekin eta erakundeekin lankidetzan, aldaketarako eta aurrerapenerako eragileak dira. Horien elkarlanak gizarte bidezkoago, inklusiboago eta parte-hartzaileago bat eraikitzen laguntzen du.
Lotutako bideoak
Trailer ofiziala
Lankidetzan aritu diren
erakundeak eta elkarteak
Nitik komunitatera
Tokiko bizitzari ekarpena
Fokuen atzean
Sorkuntza kolektibotik sortu den proiektua
Ikus-entzunezkoaren jatorrizko ideia GFAko Gobernu Oneko eta Herritarren Partaidetzarako Zerbitzuan sortu zen.
Gidoia lankidetzan idatzi da, ikus-entzunezko produkzioan inplikatutako pertsonekin.