KALKULAGAILU ENERGETIKOA
Zenbat energia erabiltzen duzu zure etxean? Berokuntzan energia asko kontsumitzen duzu? Ala etxetresna elektrikoetara bideratzen duzu behar baino gehiago? Eta egunero egiten dituzun desplazamentuetan? Kalkulagailu honen bitartez, energia zertan kontsumitzen duzun ikusiko duzu, baita kontsumo horren ondorioz zenbat CO2 isurtzen duzun ere.
Zenbat eta zehatzagoak izan sartzen dituzun datuak, orduan eta errealagoak izango dira lortzen dituzun emaitzak.
Kontsumo eremuak
Elektrizitatea, berokuntza eta ur beroa
Kontsumo eremuak
Sukaldea












Kontsumo eremuak
Garbiketa





Kontsumo eremuak
Klimatizazioa



Kontsumo eremuak
Elektronika







Kontsumo eremuak
Argiak














Kontsumo eremuak
Ibilgailu elektrikoa





Elektrikoa ez den ibilgailua



Emaitzak
Kontsumoa guztira: kWh urteko
Zertan kontsumitzen duzu energia
Emisioak guztira: kg CO2/urteko
eta zenbat CO2 isurtzen duzu
Erreparatu ehunekorik handienei eta saiatu zaitez eremu horietako kontsumoak murriztean.
Energia-kontsumoa zure etxean
eta sortzen dituen CO2 isuriak
Berogailuak zure etxean kontsumitutako energiaren zati handi bat hartzen badu, garrantzitsua da galdara, erradiadoreak, termoa eta abar aztertzea. Gainera, baliteke zure etxebizitzak isolamendua hobetu behar izatea edo leihoak aldatu behar izatea, beroa galtzea saihesteko. Isurketa handiak erabilitako erregai motaren ondorio ere izan daitezke, energia-iturri berriztagarriak erabiltzea da jasangarriena.
Aldiz, kontsumoa eta emisioak gehienbat elektrizitatearen erabileraren ondorio badira, energia non xahutzen ari zaren aztertu beharko duzu.
Esteka hauetan arlo bakoitzean aurrezteko eta eraginkorragoa izateko aholkuak aurkituko dituzu.
Etxean kontsumitzen duzun elektrizitatea
Erreparatu kontsumo handieneko lehen 5 zutabeei. Neurriren bat har dezakezu eraginkortasuna hobetzeko? Ba al dago maiztasun txikiagoarekin erabil dezakezun etxetresna elektrikoren bat, energia gutxiago kontsumitzen duen alternatibaren bat hautatuz? Argiztapen-gastua handia bada, aztertu gela bakoitzeko argiak, kontsumo handienekoak (normalean halogenoak) LED teknologiako beste batzuekin alda ditzakezu.
Esteka hauetan, etxean energia aurrezteko aholku praktiko batzuk aurkituko dituzu:
Garraioan erabiltzen duzun energia eta zenbat CO2 isurtzen duzun
Pentsatu duzu ibilgailu pribatua garraio publikoarekin edo ibilgailu kolektiboarekin ordeztea astean zehar egiten dituzun bidaietarako? Ibilbide laburrak badira, baliteke denbora gutxiago behar izatea oinez edo bizikletaz joanda, eta 5 minutu gehiago badira ere, zure bidaia eraginkorragoa, ekonomikoagoa eta osasungarriagoa izango da eta gainera, gutxiago kutsatuko duzu. Zure ibilgailua gidatzeko orduan eraginkorragoa izaten ere saia zaitezke; esteka honetan hori lortzeko zenbait aholku aurkituko dituzu:
Eta zure ibilgailuak elektrikoak balira? Honelakoak lirateke zure kontsumoak:
Emaitza guztiak
