Efizientzia energetikoaren hobekuntzarako ekintzak

Hauek dira Gipuzkoako Foru Aldundiak azken urteetan egindako hobekuntza energetikorako obrak.

 

  • ZORU ERRADIATZAILE ETA AEROTERMIA BIDEZKO BEROKUNTZA INSTALATZEKO OBRAK ULIAZPI FUNDAZIOAREN (HONDARRIBIA) ZUBIETA ZENTROKO 3. HIRIBILDUA

Energia sortzeko sistema birmoldatzeko obrak: zoru erradiatzaile eta aerotermia bidezko berokuntza instalatzea 3. hiribilduan, Uliazpi fundazioak Hondarribian duen Zubieta zentroaren barruan.

Inbertsioa guztira: 368.445,94 €

Jarduera hori Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioaren Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren esparruan diruz lagundu da, Europar Batasunak – NextGenerationEUk finantzatuta.


 

  • AEROTERMIA-INSTALAZIOA, OGASUN DEPARTAMENUTAREN ERROTABURUKO (DONOSTIA) ERAIKINEKO BEROA SORTZEKO ZENTRALA DESGASIFIKATZEKO

Obren helburua bero-ekoizpena desgasifikatzea da, aire-ura bero-ponpa bi instalatuz, eta egungo kondentsazio-galdarak eskaera-puntak xurgatzen laguntzeko euskarri gisa utziz.

Bero-ponpen instalazioari esker, eraginkortasun energetiko handiagoa lortuko da sorkuntzan. Bero-ponpetako bat balio anitzekoa izango da, eta aldi berean bete ahal izango ditu bero- eta hotz-eskaerak tarteko denboraldietan.

Jarduketaren barruan sartzen da egungo aire-girogailuen ordez beste bi jartzea, sorgortze eta free-cooling bidez berreskuratuko direnak.

Azaldutako guztiagatik, Errotaburu eraikinak eraginkortasun energetikoa hobetuko du eta sorkuntzari lotutako CO2 emisioak murriztuko ditu, erabiltzaileen erosotasun termikoa areagotuz.

Inbertsioa guztira: 1.010.655,23 €

Jarduera hori Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioaren Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren esparruan diruz lagundu da, Europar Batasunak – NextGenerationEUk finantzatuta.


 

  • ORDIZIAKO SUHILTZAILE PARKEAREN BIRGAITZE ENERGETIKOKO OBRAK.

Obren helburua da inguratzaile termikoa hobetzea, fatxadetan eta estalkietan isolamendu termikoa jarriz eta arotzeriak ordezkatuz, bai eta energia sortzeko sistema ere, egungo gasolio-galdaren ordez aerotermia-sistema eta erradiadore berriak jarriz, beroa berreskuratzeko aireztapen-sistema instalatuz eta klimatizazio-ekipo berriak jarriz. Gainera, eraikin administratiboaren eta hangarraren argiteria LED sistemara aldatu da eta megafonia sistema osoa ere berriztatu da.

 

     Inbertsioa guztira: 1.135.029,57 €


     Lan hauek dirulaguntza jaso dute, Ekonomiaren hainbat sektoretan energia berriztagarri termikoen instalazioak ezartzeko        pizgarrien programaren baitan, Berreskurapen, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren esparruan. 

 

  • BIDASOAKO SUHILTZAILE PARKEAREN BIRGAITZE ENERGETIKOKO OBRAK.

Obren helburua da inguratzaile termikoa hobetzea, fatxadetan eta estalkietan isolamendu termikoa jarriz eta arotzeriak ordezkatuz, bai eta energia sortzeko sistema ere, egungo gasolio-galdaren ordez aerotermia-sistema eta erradiadore berriak jarriz, beroa berreskuratzeko aireztapen-sistema instalatuz eta klimatizazio-ekipo berriak jarriz.

Inbertsioa guztira: 597.877,87 €

Lan hauek dirulaguntza jaso dute, Euskadin dauden eraikinetan energia birgaitzeko jarduketetarako laguntza-programaren barruan – PREE programa, Europar Batasunak Eskualde Garapeneko Europako Funtsaren (EGEF) bidez kofinantzatua.

 

  • ULIAZPI FUNDAZIOKO (HONDARRIBIA) ZUBIETA ZENTROKO 3. ETA 4. HIRIBILDUETAN ZORU ERRADIATZAILE ETA AEROTERMIA BIDEZKO BEROKUNTZA INSTALATZEKO OBRAK.

Zentroko bi hiribilduren energia sortzeko sistema birmoldatzeko obrak, lurzoru erradiatzaile eta aerotermia bidezko berokuntza instalatzeko.

Inbertsioa guztira: 286.073,22 €

Lan hauek dirulaguntza jaso dute, Euskadin dauden eraikinetan energia birgaitzeko jarduketetarako laguntza-programaren barruan – PREE programa, Europar Batasunak Eskualde Garapeneko Europako Funtsaren (EGEF) bidez kofinantzatua.

 

 

 

 

  • KABIA FORU ERAKUNDE AUTONOMOAK KUDEATZEN DUEN ANDOAINGO SAN JUAN BAUTISTA ADINEKO PERTSONENTZAKO EGOITZAKO BEROKUNTZAKO ETA UR BERO SANITARIOKO ENERGIA SORTZEKO SISTEMA BIRGAITZEKO OBRAK

Obrek energia sortzeko sistema hobetu nahi dute, ur bero sanitarioaren eta berokuntzaren eskaerari erantzuteko, egungo galdarak kondentsazioko beste batzuekin ordezkatuz eta dagoen eguzki-eremu termikoa birgaituz.

Inbertsioa guztira: 257.824,87 €

Lan hauek dirulaguntza jaso dute, Euskadin dauden eraikinetan energia birgaitzeko jarduketetarako laguntza-programaren barruan – PREE programa, Europar Batasunak Eskualde Garapeneko Europako Funtsaren (EGEF) bidez kofinantzatua.