Menu nagusira joan Eduki nagusira joan
Harremanetarako informazioa:

JIMMY MOUCHARD

 

 

Arkeologoa eta Arkeologia erromatarreko irakasle titularra Nantesko Unibertsitatean. UMR 6566 CReAAHari dagokion Laboratoire de recherche Archéologie et Architecture (LARA, Nantes) laborategiari lotuta dago. Urpeko eta hezeguneetako arkeologian aditua da. Bere jardueraren zati bat Frantzia metropolitarrean portu arkeologia garatzera eta gauzatzera bideratua dago. Aizierko (Eure) erromatar portuaren indusketa arkeologikoa zuzendu du eta Rezéko (Loire-Atlantique) Saint-Lupien erromatar portu auzoaren zuzendarikide ere izan da. 2018. urtean Nantesen egin zen «Les ports romains dans les trois Gaules. Entre atlantique et eaux intérieures» mahai-inguruaren akten Gallia aldizkariko argitalpenaren zuzendarikide.