Menu nagusira joan Eduki nagusira joan
Harremanetarako informazioa:
943 112 754 murteaga@gipuzkoa.eus

MERTXE URTEAGA

 

Arkeologia erromatarrako espezialista da Euskadiko eremu atlantikoan, bai eta arkeologia metalurgikoan eta hiri arkeologian ere. 25 urtez, ikerketa arkeologikoak zuzendu ditu Irunen, eta Irungo Oiasso portu erromatarraren lekukotasunak aurkitu ditu. Oiasso Museoaren sustatzailea eta zuzendaria izan da ateak ireki zirenetik 2016. urtera arte, eta Arkeolan Fundazioaren fundatzailea ere izan da. Valladolideko unibertsitateko ikerlaria izan da, Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea, eta Eusko Jaurlaritzako arkeologiako eta kultura ondareko teknikaria. Ikerketa egonaldiak egin ditu Londresen, Oxforden, Amsterdamen, Erroman…

Nazioko eta nazioarteko graduondoko programetan irakasle gonbidatu gisa parte hartu ohi du. Hainbat libururen eta dozenaka artikuluren egilea da, eta hainbat argitalpenen zuzendaria eta editorea. 2016az geroztik, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Zuzendaritzako Ondare Historiko-Artistikoaren eta Artxiboen Zerbitzuan lan egiten du. 2003an, Pisan egin zen Mar Exterior kongresua antolatzeaz eta kongresuaren aktak egiteaz arduratu zen.