Errepideak
Bide berean urratsak egiteko garaia da. Pertsonak elkartzeko garaia. Gure herri eta hiriak elkarrengandik gerturatu eta kanpora begira zabaltzeko garaia. Izan bedi Gipuzkoa lurralde gizatiar, bizigarri eta lehiakorrago bat. Lurralde oreka handitzeko lan egin dezagun.
Guztiok batera aurrera egiten jarraitzeko unea da, azpiegitura gizartearen eta pertsonen zerbitzura jartzeko unea.
Intereseko estekak
Azken Albisteak
Aldundiak Azkarateko errepidea egonkortzeko lanak abiarazi ditu, eta urte amaierarako osatuko dira
GI-3321 errepideko hiru tartetan egingo diren jarduketak, milioi bat euro inguruko inbertsioarekin, datozen asteetan hasiko dira, eta drainatzeko, arekak berritzeko eta zorua berritzeko esku-hartzeak ere egingo dira.
Aldundiak A-15eko tunelak berritzeko lanak amaitu ditu eta aurrerantzean seguruagoa, jasangarriagoa eta adimentsua izango da azpiegitura osoa
Obrak jada amaitua, errepidea igande honetan irekiko da guztiz. Gipuzkoako mugikortasuna eta lehiakortasuna indartuko dituen "aurrerapauso garrantzitsua" gauzatu dela adierazi du Eider Mendoza diputatu nagusiak.
Azpilgoetan autobus geraleku seguru eta irisgarria egiteko lanei ekin die Foru Aldundiak
Noranzko bakoitzeko autobus geraleku bana egokituko da eta erabiltzaileen segurtasun- eta irisgarritasun- baldintzak hobetzeko neurriak jarriko dira.