- gipuzkoa
- Errepideak
- Departamentua
Departamentua ezagutu
Kontaktua
Informazio orokorra
Errepide ondoan lan egiteko baimena
Eginkizunak eta jarduera esparruak
Bide Azpiegituretako Departamentuari jarduera esparru eta funtzio hauek dagozkio:
- Errepide Sarea planifikatzea.
- Lurraldeko errepide sarea eraiki, artatu eta ustiatzea.
- Bizikleta bideen azpiegituren arloan ondorengo zeregin hauek gauzatzea:
- Errepideak eraikitzeko proiektuetan sartutako bizikleta bideak eraikitzea.
- Lurraldeko bizikleta bideen sarea artatzea eta ustiatzea.
- Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako Departamentuari laguntza ematea, eta gainbegiratze teknikoa egitea, bideen herri jabarian sartu gabe dauden bizikleta bideen eraikuntza proiektuak bideratzeko eta onartzeko espedienteetan, baita proiektu horietako obren kontratazioan eta exekuzioan ere.
- Indarrean diren arauetan esleitzen zaizkion gainerako eskumenak gauzatzea.
Gainera, Departamentuari atxikitzen zaio Bidegi Gipuzkoako Azpiegituren Agentzia-Agencia Guipuzcoana de Infraestructuras S.A. foru sozietate publikoa.
Bide Azpiegituretako Departamentuaren eginkizun eta jarduera esparruak funtsean bi lege nagusi hauek xedatutakoaren ondorio dira: Euskal Herriko Autonomia Estatutua (10.34 artikulua) eta 1983ko azaroaren 25eko 27/83 Legea, Autonomia Elkarte Osorako Erakundeen eta Lurralde Historikoetako Foru Organoen arteko Harremanei buruzkoa (7. artikuluko a.8 atala), alde batera utzi gabe errepide arloan erregimen komuneko aldundiei dagozkienak.
Egitura organikoa eta funtzionala
Departamentuaren oinarrizko egitura organikoa
Departamentuak, bere eskumenak betetzeko eta foru diputatuaren goi gidaritzapean, ondorengo unitate organikoak izango ditu:
Errepideetako Zuzendaritza Nagusiari dagokio funtzio hauek betetzea, bertako titularraren buruzagitza eta erantzukizunaren pean:
- Errepide Sarea proiektatu eta eraikitzea, baita errepideen eraikuntza proiektuetan sartutako bizikleta bideena ere, betiere foru dekretu honetan ezarritako eskumen-esparruaren barruan.
- Errepideen bide azpiegituretarako inbertsioak programatzea.
- Gipuzkoako Foru Aldundiaren Errepide Sarea eta Bizikleta Bideen Sarea artatzea, foru dekretu honetan ezarritako eskumen-esparruaren barruan.
- Gainbegiratze teknikoa egitea, bideen herri jabarian sartu gabe dauden bizikleta bideen eraikuntza proiektuak bideratzeko eta onartzeko espedienteetan, baita proiektu horietako obren kontratazioan eta exekuzioan ere.
- Bidegi SAk bere ardurapeko errepideetan egindako lanak gainbegiratzea eta koordinatzea, bere eskumeneko gaietan eta zuzendaritza nagusiko zerbitzuen bitartez.
- Titularraren ardurapean, zerbitzu horri dagokio Gipuzkoako Foru Aldundiaren Errepide Sareko eta Bizikleta Bideen Sareko bideak artatzea eta kudeatzea eta, horretarako: bide azpiegiturak eta horien elementuak egoera onean mantentzeko eta segurtasun baldintza egokiak bermatzeko behar diren planak eta proiektuak idaztea; obrak gauzatzea; operazioak eta zerbitzuak kudeatzea; eta, halaber, bidezaintzari bideratutako laguntza kudeatzea.
- Hain zuzen, funtzio hauek dagozkio aurreko atalean ezarritakoa garatzeko:
- Egunean jartzea errepideak eta bizikleta bideak artatzeko gaiei buruzko araudi teknikoa.
- Harremanetan egotea entitate publiko nahiz pribatuekin, bidezaintza kudeatzeko ideia berritzaileak definitu eta gauzatzeko.
- Bide azpiegituretako bide segurtasuna kudeatzea plangintza, proiektu, eraikuntza eta ustiatze faseetan.
- Teknologia berriak sustatzea, eraginkortasun operatiboaren bila: garraioari lotutako sistema inteligenteak sartuta; Errepideak Kudeatzeko Zentroa funtzionalki garatuta; eta energia efizientzia oinarrizko elementu gisa sartuta jarduketa guztietan.
- Organo eskudunak agindutako proiektuak idaztea; eta obrak zuzendu eta kontrolatzea.
Zerbitzuburuaren erantzukizunaren pean, zerbitzuak funtzio hauek ditu:
- Lurralde Historikoko bide azpiegiturak egin edo hobetzeko aldez aurreko azterlan, informazio azterlan eta proiektuak idatzi edo zuzentzea.
- Organo eskudunak agindutako obrak zuzendu edo kontrolatzea.
- Gainbegiratze teknikoa egitea, bideen herri jabarian sartu gabe dauden bizikleta bideen eraikuntza proiektuak bideratzeko eta onartzeko espedienteetan, baita proiektu horietako obren kontratazioan eta exekuzioan ere.
Zerbitzuburuaren erantzukizunarenpean, zerbitzuak funtzio hauek ditu:
- Gipuzkoako Foru Aldundiko Errepide Sareko bide azpiegiturak konpontzeko eta birgaitzeko obra proiektuak idaztea eta zuzentzea; eta obra zein zerbitzuen kontratuak zuzentzea.
- Informazio geografikoko eta bide ondarea kudeatzeko sistemak ezarri, mantendu, ustiatu eta garatzeko lanak sustatzea.
- Araudi teknikoa egunean jartzea; eta ingurumen mailan jasangarriak diren eta teknologia berrikuntzen ondorio diren eraikuntza material eta teknika berrien erabilera aztertu eta sustatzea.
- Bide azpiegituretako proiektuetan eta obretan kalitate eta ingurumen kudeaketa aplikatzeko sistemak garatzea.
- Teknikoki gainbegiratzea proiektuak eta obrak.
- Txostenak egitea garraio berezietako baimen osagarrien eskaerei buruz.
- Organo eskudunak agindutako proiektuak idaztea; eta obrak zuzendu eta kontrolatzea.
- Titularraren buruzagitza eta erantzukizunaren pean, Kudeaketa eta Plangintzako Zuzendaritza Nagusiari funtzio hauek dagozkio:
- Lurralde Historikoko Errepide Sarearen plangintza orokorra egitea: Euskal Autonomia Erkidegoko Errepideen Plan Orokorra prestatzeko eta jarraipena egiteko lanetan parte hartuz; eta Gipuzkoako Errepideen Lurraldearen Arloko Plana prestatuz eta horren jarraipena eginez.
- Gipuzkoako Foru Aldundiaren Errepide Sarea eta Bizikleta Bideen Sarea ustiatzea.
- Gipuzkoako Foru Aldundiaren Errepide Sareko bide azpiegituretako inbertsioen programazioa egitea.
- Kontratazio espedienteak prestatu eta horien jarraipen lana egitea; eta kontratuen exekuzio, aldaketa eta iraungipenaren kudeaketa, jarraipen, aholkularitza eta kontrol lanak egitea, departamentuko zerbitzuekin lankidetzan.
- Gipuzkoako Lurralde Historikoko udalerriekin harremanak, elkarrizketak eta koordinazioa bide azpiegiturei buruzko gaietan.
- Bere funtzioak betetzeko, 4.2 artikuluan aipatutakoez gain, gai hauetan ere ebazteko eskumena izan eta erabiliko du Kudeaketa eta Plangintzako zuzendari nagusiak, deskontzentrazioko arauei jarraikiz:
- Errepideen eta bizikleta bideen diziplina eta babesari dagokionez:
- Errepideei eta bizikleta bideei buruzko araudiak aurreikusitako mota guztietako baimenak ematea edo ukatzea, eta nahitaezko txostenak egitea, bideen herri jabari-gune eta babesguneetan obrak eta jarduerak egiteko eta lurzorua erabiltzeko.
- Arau hauste administratiboengatik irekitako edozein espediente ebaztea, hauek izan ezik: etxebizitza edo industria pabiloiak botatzeko aginduak ematea edo 60.000 eurotik gorako isuna jartzea.
- Errepideei eta bizikleta bideei edo haietako elementu funtzionalei, seinaleei edo balizei eragindako kalteengatik erantzuteko espedienteak ebaztea.
- Orokorrean:
- Departamentuaren zerbitzuak eskaintzeagatik ordaindu beharreko tasa eta prezio publikoak likidatzea, departamentuari atxikitako herri jabariaren aprobetxamendu bereziengatik ordaindu beharrekoak barne.
- Zerbitzu publikoen funtzionamenduak hirugarrenei eragindako kalteengatik irekitako ondare erantzukizuneko espedienteak ebaztea, erreklamatutako kalte-ordaina 60.000 euro edo gutxiagokoa denean.
- Bermeak eskatzea eta itzultzea, hala dagokionean.
- Errepideen eta bizikleta bideen diziplina eta babesari dagokionez:
- Kudeaketa eta Plangintzako zuzendari nagusiak ondare erantzukizunaren arloan emandako ebazpenek amaiera emango diote administrazio bideari.
Titularraren erantzukizunaren pean, hauek dira unitate honen funtzioak:
- Euskal Autonomia Erkidegoko Errepideen Plan Orokorra prestatzeko eta jarraipena egiteko lanetan parte hartzea.
- Gipuzkoako Errepideen Lurraldearen Alorreko Plana prestatu eta horren jarraipena egitea.
- Departamentuari aholku eta laguntza ematea: errepideetako plangintza eta errepideen azterlan eta proiektuak koordinatu ahal izateko lurralde eta hiri antolaketa planekin eta bestelako alorreko planekin.
- Udal plan eta hirigintzako beste tresnekin koordinatzeko ahalmena erabiltzea, Gipuzkoako Errepide eta Bideen Foru Arauaren testu bateratuak, 2006ko ekainaren 6ko 1/2006 Foru Dekretu Arau-emaileaz onartuak, xedatutakoa aplikatuz.
- Errepideen eta bizikleta bideen eta haien babesguneen erabilera kontrolatzea.
Zerbitzuburuaren erantzukizunaren pean, hauek dira zerbitzu honen funtzioak:
- Gipuzkoako Foru Aldundiaren Errepide Sareko bide azpiegituretarako inbertsioen programazioa kudeatzea, egindako plangintzaren esparruaren barruan; eta aipatu inbertsioen exekuzioa koordinatu eta sustatzea, kontratazio eta kudeaketa prozeduren eraginkortasuna bermatuz.
- Kontratazio espedienteak prestatu eta horien jarraipena egitea.
- Kontratuen exekuzio, aldaketa eta iraungipenaren kudeaketa, jarraipen, aholkularitza eta kontrol lanak egitea, departamentuko zerbitzuekin lankidetzan.
Departamentuko Idazkaritza Teknikoa foru diputatuaren menpean dago hierarkikoki eta zuzendari nagusienean funtzionalki, eta funtzio hauek beteko ditu departamentuak dituen eskumenen barruan:
- Departamentuko organoek nahiz Diputatuen Kontseiluak hartu beharreko xedapen, egintza eta ebazpen guztien legezkotasun kontrola egitea.
- Kontratazio espedienteak bideratzea eta horien legezkotasun kontrola egitea.
- Xedapen orokorren proiektuak aztertu, prestatu eta horien jarraipena egitea; eta beste administrazio publiko edo erakunde publiko zein pribatuekin lankidetzan aritzeko hitzarmen eta protokoloak aztertu, prestatu eta horien jarraipena egitea.
- Departamentuko organoei lege aholkularitza eskaintzea, eskatzen dizkioten txostenak egin eta kontsultei erantzunez.
- Departamentuko fede publikoa erabiltzea.
- Departamentuko erregistro orokorra eta artxiboa eramatea.
- Departamentuaren aurrekontuaren aurreproiektua prestatzea, zerbitzuak eta zuzendaritzak koordinatuta.
- Departamentuko organoen gastuen kontrola egitea.
- Departamentuko jarduera ekonomikoaren kudeaketa, tramitazioa eta kontabilitate kontrola egitea.
- Departamentuko sistema informatikoa zerbitzuekin koordinatzea; eta, halaber, departamentu barruan, identifikazio eta jakinarazpen sistemak kudeatzea eta, oro har, administrazio elektronikoa ezarri eta garatzeko beharrezko neurriak hartzea.
- Gobernantzako eta Gizartearekiko Komunikazioko Departamentuak langileen alorrean dituen funtzioak gauzatzerakoan elkarlanean aritzea.
- 2015eko martxoaren 9ko 2/2015 Foru Arauak, emakumeen eta gizonen berdintasunerakoak, emakumeen eta gizonen berdintasunerako departamentu unitateei egozten dizkien funtzioak gauzatzea, hala balegokio.
- Foru Aldundiaren eskumen esparru ezberdinetan emandako foru araudiak egozten dizkion funtzioak gauzatzea, bereziki, gardentasunaren eta informazio publikoa eskuratzearen alorrean (2014ko otsailaren 6ko 4/2014 Foru Araua) eta agirien kudeaketaren eta espediente elektronikoaren alorrean (2011ko ekainaren 14ko 17/2011 Foru Dekretua); baita bere jardun esparruan egozten edo eskuordetzan ematen zaizkion gainerako funtzioak gauzatzea ere.