Datozen urteetan, gizarte garaikideek mundu-mailako erronka handiak gainditu beharko dituzte. Hala nola, biztanleria zahartzea, mugikortasun jasangarria edota energiaren erabilera eraginkorra. Gipuzkoak erreferentziazko lurralde bihurtu nahi du esparru askotan, eta bereziki, zibersegurtasunaren, fabrikazio aurreratuaren, biztanleriaren zahartzearen, elektromugikortasunaren eta energiaren alorrean.

Horren arabera, Gipuzkoako Foru Aldundiarentzat gaur egungo gizarteen erronka horiek aukerak dira, pizgarri gisa, jarduera berriak sortzeko. Horregatik, ikerketaren eta garapenaren aldeko proiektuak sustatzeko, Gipuzkoaren etorkizunerako lehentasunezko 11 erreferentziazko zentro sortu ditu. Europako Batzordeak sustatzen duen ‘Next Generation’ izeneko ekonomia errekuperaziorako funtsak ezarritako jarraibideekin lerrokatuta dauden proiektu estrategikoak dira.

2DEO
Euskal ikus-entzunezkoen sektorearen topagune gisa, diziplina anitzeko taldeen lana bultzatzen du, ekoizpenean, prestakuntzan eta esperimentazioan laguntza eskainiz.
ADINBERRI
Arreta integraleko zentro bat da, zahartzearen eta mendekotasunaren arreta aurreratuaren adierazle.

ARANTZAZULAB
Gizarte-berrikuntzako laborategia da, hausnarketarako eta esperimentaziorako gunea. Herritarren elkargunea, gizarte bidezkoagoa, kohesionatuagoa eta gizatiarragoa lortzeko.
BADALAB
Hizkuntza-berrikuntzako laborategia da, eta bere helburua da esperimentaziotik ekarpena egitea etorkizuneko agertoki eta interakzio berrietan euskara erabil dadin.

ELKAR-EKIN Lanean
Enplegagarritasuna hobetzeko eta gizarte-bazterkeriaren aurka borrokatzeko proposamena.
GANTT
Gipuzkoa Quantum ekimenaren helburua gure lurraldean Teknologia Kuantikoen Polo bat kokatzea da.

LABe
Gastronomia digitaleko zentroa, aro digitala Gipuzkoako gastronomian integratuko duen garapen gunea.
MUBIL
Mugikortasun adimendun eta jasangarriaren arloko jarduera, zientzia eta ezagutza garatzeko zentro estrategikoa da.

NATURKLIMA
Gipuzkoako Foru Aldundiak klima-aldaketaren erronkari aurre egiteko sortutako erreferentziazko zentroa da.
QUANTUM
Gipuzkoa Quantum ekimenaren helburua gure lurraldean Teknologia Kuantikoen Polo bat kokatzea da.

ZIUR
Zibersegurtasun Industrialeko Zentroa da, eta gure lurraldeko industria-enpresen zibersegurtasuneko gaitasunak indartzea eta garatzea du helburu.