Foro honi buruz

Etorkizuna Eraikiz Foroa Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Euskal Herriko Unibertsitateak elkarlanean burututako ekimena da eta bere jarduera Etorkizuna Eraikiz marko orokorraren baitan kokatu behar da.

Helburua da Gipuzkoaren etorkizuneko erronkak gizartearekin partekatzea eta horiei buruz hausnartzea. Horretarako, hitzaldi batzuk antolatuko dira, adituek gai bakoitzari buruz duten iritzia emateko. Hitzaldiek hasieran bideo bat proiektatzeak dakarren balio erantsia izango dute. Bideo horretan belaunaldi ezberdinetako ikasleen artean solasaldi ireki eta lasai bat antolatu eta gauzatuko da gizartearentzat interesgarri izan daitezkeen hainbat gaien inguruan. Bideoan parte hartu duten ikasleak Deustuko Unibertsitatetik, Euskal Herriko Unibertsitatetik eta Mondragon Unibertsitatetik datoz.
EHU-UPV
Deusto Unibertsitatea
Mondragon Unibertsitatea