Berasategi Armendariz, Ane eta Santamaria Irizar, Teresa
Gipuzkoako Diputazioaren Hezkuntza politika: 1836-1900
Gipuzkoako Foru Aldundiak 1998. urtean emandako historia-ikerketarako bekarekin burututako 308 orrialdeko azterlana, Pauli Dávila Balsera Doktore jaunak (Euskal Herriko Unibertsitateko Hezkuntzaren Teoria eta Historia Saila katedraduna) bermatua.
Ikerketaren helburua 1839 eta 1900 bitartean Gipuzkoako Aldundiak jorratutako hezkuntza-politika aztertzea da, Gobernuak agindutakoa eta bertakoek eskatutakoaren aurrean, Diputazioak agertzen dituen jarrera, jokabide eta iniziatibak alegia.
Lan honen abiapuntua Espainiako Hezkuntza Sistema aztertzea da, zein punturaino efektiboa edo efikaza izan zen egiaztatzeko. Horretarako, Diputazioak Estatuko politikarekin erlazionatutako edo lotutako ekimenen nahiz hortik kanpo kokatzen direnen azterketaren bidez zer egin zuen ikertuko da, Estatuko legeria soilik aztertzera mugatu gabe.
Lana hiru ataletan banatzen da:
Lehenengo atalean errealitate sozio-politikoarekiko hurbilpen bat burutzen da.
Bigarrenean, aurreko atala osatuz eta hezkuntzara gerturatuz, lege-testuingurua aurkituko dugu.
Hirugarren atalak lan honen ikerketa-gaia zuzenean jorratzen du, honen azterketa, jarraipena eta irakurketa erraztarazteko gako historikoetan oinarritutako bi garai bereiziz: lehena, 1839tik 1876ra arte, eta bigarrena, 1876tik 1900era arte.
Lan hau hurrengo Creative Commons lizentzi mende dago