Gipuzkoako museoetako jarduera didaktikoak. 1902-2014 [linean].
Donostia: Gipuzkoako Foru Aldundia, 2021.
Interneten aurki daiteke bakarrik.
Gipuzkoako Foru Aldundiak 2014. urtean emandako historia-ikerketarako bekarekin burututako 220 orrialdeko azterlana, Iñaki Diaz Balerdi doktore jaunak, Euskal Herriko Unibertsitateko Artearen Historia eta Musika Saileko irakasle titularrak, bermatua.
Ikerketa honek Gipuzkoako Museoetako jarduera didaktikoak azaltzen ditu. Museoen hezkuntza arloan sortu, garatu eta aplikatu diren jarduera didaktikoak aztertzen dira, eratu zirenetik gaur arte.
Azken hamarkadetan, Gipuzkoan –beste hainbat lurraldetan bezala–, museoen irekieraren bomm bat bizi izan dugu. Urte gutxiren buruan ia XX. mende osoan garatu diren proiektuak bikoiztu dira, gertaera horrek gizartean emandako aldaketekin bat egiten duelarik. Museoa instituzio bezala ulertzeko modu desberdinak, museologia eta museografia teoria, joera berriak eta hezkuntzak jokatu duen paperaren eboluzioa ez da era isolatu batean gauzatu; Gipuzkoan emandako aldaketa sozial, politiko eta ekonomikoak oinarria izan dira gure museoen sorrera eta biziraupenerako.
Honen baitan, egileak adiezragarritzat jotzen ditu Gipuzkoako Museoen antolaketa eta kudeaketan Gipuzkoako Foru Aldundiak azken urteetan egindako urratsak, baina lurraldeko museoen historia eta hauek aurrera eramandako proiektu didaktikoak era osatu batean aztertu dituen ikerketarik ez da burutu. Lan honek gabezia hori bete nahi du, egileak egiten dituen galderei erantzunez: Zer eskaini dio museoak publikoari lurraldeko lehen museoaren irekieratik gaur egun arte? Nola bete da museoari datxekion hezkuntza funtzioa Gipuzkoako Lurralde Historikoan? Zein baliabide izan ditu horretarako?
Ikerketak ordena kronologikoa jarraitzen du, non abiapuntua 1902an irekitako San Telmo Museoa den eta 2014ean amaituko da, Guipuzkoako Foru Aldundiak beka eman zuen urtea.
Lan hau hurrengo Creative Commons lizentzi mende dago