

Bolloien Liburua pergamino gainean idatzitako kodizea da, XV. mende amaierakoa. Garai hartan indarrean ziren Probintziako araudiak eta beste zenbait agiri kopiatuak izan ziren liburu horretara: Batzar Nagusietako aulki eta botoen zerrenda, eskrituren ereduak, suteen zerrenda, eta abar. Garaiotara heldu den XV. mendeko kopiatzaile bakarra da eta Gipuzkoako Agiritegi Orokorrean (Tolosa) gordetzen da, Batzar Nagusi eta Aldundien fondoaren barruan.
Argitalpen honetan eskuizkribuaren transkribatze paleografikoa jaso dugu; eta aurretik azterketa batzuk ipini ditugu: Probintziako izkribautzaren ingurukoa, kodizearen egileei buruzkoa, eta garai hartako gipuzkoar erakundeei buruzkoa